Bezero Gunea
Media Center
%13ko murrizketak kontsumoetan eta emisioetan
Ezagutu eskuragarri dauden gure teknologiak
For a Better Life
Irizarren historia XIX. mendetik dator. Ezagutu modelo desberdinen bilakaera liluragarria eta mugarri nagusiak, zalgurditik hasi eta etorkizuneko autokarretaraino.
Irizarren ekoizpen lantegien munduko sareak Espainia, Brasil, Mexiko, Maroko, Hegoafrika eta Asia Pacific hartzen ditu. Gainera, ordezkaritza propioak ditu UK, Frantzia, Italia, Benelux eta AEBn, eta Europako herrialde guztiak hartzen dituen banaketa sare bat.
Abangoardiako autobus eta autokarrak eskaintzen dizkizugu, jasangarriak eta Irizar teknologiarekin eta markarekin. Ekarpen bereizgarria segurtasun, fidagarritasun, errentagarritasun, jasangarritasun eta berrikuntzan.
Modu jasangarri eta seguruan bidaia dezazun nahi dugu, eta, horretarako, segurtasuna da gure lehentasun nagusia. Errepidean arazoak saihestea exijentzia da Irizar ibilgailuentzat, eta konpromisoa gure pertsona guztientzat.
Irizarren behar bakoitzerako ibilgailu egokia aurkituko duzu. Diseinuan berrikuntzarik handiena eskaintzen dizugu, esperientziak bizitzeko espazioak sor ditzazun.
Ezagutu gure bigarren eskuko ibilgailuen aukera.
Gure autokarrak kirol munduaren lehen aukera bihurtu dira. Mugarik gabe pertsonalizatzeko ahalmenak hamaika aukera eskaintzen ditu gure Premium edo gama altuko ibilgailuak erabilera desberdinetarako ibilgailu bihurtzeko.
Etorkizuneko mugikortasunean funtsezko eragile izaten jarraitu nahi dugu, eta, beraz, gure ahalegin nagusiak efizientzia ezin hobea bilatzera bideratuta daude. Zero emisioko autobus elektrikoak, diesel autokarrak, biogas naturalekoak (GNK eta GNL), hibridoak eta biodieselekoak ditugu.
Ezagutu Irizar
Modelo guztiak
Iraunkortasuna
Memoriak
Salmenta-sarea
Irizar zerbitzua
iService
Usados
Prentsa
Kontaktua
Lan egin gurekin