Irizar gama
Irizarren ibilgailu eta teknologia gama oso bat eskaintzen dizugu aukeratzeko. Etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren funtsezko eragile garen heinean, ibilgailu gama oso bat dugu, horien artean ibilgailu %100 elektrikoak, dieselak, HVO, biogas naturalekoak (GNK eta GNL) eta hidrogenozkoak. Aukera zabala, merkatuko segmentu guztiak hartzen dituena, hiriko autobusak, hiri inguruko autokarrak eta ibilbide ertain eta luzekoak zerbitzu erregularretarako zein diskrezionaletarako, eta Premium.
Ibilgailu elektrikoak
Aurkitu gure ibilgailu %100 elektrikoen gama.
Giltza eskura motako proiektuak eskaintzen dizkizugu, erabat pertsonalizatuak, zure premien %100 asetzeko diseinatu eta sortuak.
FAQ
Irizarren ibilgailu eraginkorren eta teknologien gama osoa eskaintzen dugu, ibilgailu % 100 elektrikoetatik hasita, diesel, HVO, biogas natural (GNC eta GNL) eta hidrogenotik igarota
Bai, Irizarren gero eta ibilgailu elektriko gama zabalagoa eskaintzen dugu. Hiri ibilgailu % 100 elektrikoak ditugu, baita hiriarteko ibilgailuak ere, hala nola Irizar i3, Low Entry eta Normal Floor bertsioetan eskuragarri dagoena. Irizarren funtsezko eragile izan nahi dugu etorkizuneko mugikortasun jasangarrian.
Egin klik Ibilgailu elektrikoen inguruko informazio gehiagorako
Bai, Irizarren garraio publikorako diseinatutako hiri autobusak fabrikatzen ditugu, zero emisioko bertsio elektrikoak eta hirien beharretara egokitutako konfigurazioak dituzten soluzioekin. Hori guztia gure Irizar e-mobility markarekin
Irizar autobusak bertsio integralean nahiz merkatuan eskuragarri dauden txasi guztiekin daude eskuragarri.
Irizarren azken merkaturatzeak hauek izan dira: Irizar i3 eletrikoa Normal Low Entry eta Normal Floor bertsioetan, baita Irizar ie bus elektriko berria ere. Talde mailan, Irizar i6S Efficient Irizar Hegoafrikan, Irizar Brasilen eta Irizar Mexicon aurkeztu da, eta Irizar i8 Efficient Mexikoko merkaturako garatu da.
Bai, Irizar autobusak mugikortasun urriko pertsonentzat diseinatuta daude, eta arrapalak, gurpil aulkietarako espazioak, seinaleztapen sistema irisgarriak eta ibilgailuaren barruan sarbidea eta mugikortasuna errazteko diseinatutako konfigurazioak dituzte