Skip to main content


Irizar i6S Efficient Hidrogeno autokarra, 2024ko Urteko Autokarra Espainian


Iazko urrian Busworld Nazioarteko Azokan aurkeztu ondoren, Irizar i6S Efficient hidrogeno autokar berriak 2024ko Urteko Autokar Saria jaso du Espainian.

Imanol Regok, Irizar Taldeko CEOak, eta Mikel Perezek, Irizarko Espainia eta Portugalgo Zuzendari Komertzialak, jaso zuten saria atzo, urtarrilak 24, asteazkena, Novotel Madrid hotelean egin zen ekitaldian. Ekitaldian sektoreko enpresariak, sektoreko elkarte nagusietako kideak eta erakundeetako ordezkariak bildu ziren.

Bederatzigarren aldiz jaso du Irizarrek sari hori. Century, Irizar pb eta Irizar i6ari egindako aitorpen historikoez gain, 2015ean urteko Autobus sariarekin estreinatu zen, Irizar i2e % 100 elektrikoarekin. 2016a sari bikoitzaren urtea izan zen, Irizar i8 autokarra eta Irizar Taldearen autobus % 100 elektrikoa,  Urteko Autokarra eta Espainiako 2016ko Ibilgailu Industrial Ekologikoa sariak eman baitzitzaizkien. Irizar i6Sek ere jaso zuen saria 2017an. Gainera, Irizar i6S Efficientek, Irizarren historiako autokar eraginkorrenak, Urteko Autokar Saria jaso zuen iaz Espainian.

"Irizarren, etorkizuneko mugikortasunean funtsezko aktore izan nahi dugu. Horregatik, gure ahalegin guztiak deskarbonizazioan eta gure ibilgailuen kontsumo eta emisioen murrizketan zentratzen ditugu. Argi dugu etorkizuna multiteknologikoa izango dela, eta Irizar i6S Efficient hidrogenoa, gure autobus eta autokarrentzat eskuragarri dauden gainerako teknologiekin batera, horren froga da», nabarmendu du Imanol Regok, Irizar Taldeko CEOak. "Proiektu aitzindaria da, eta berriz ere abangoardia teknologikoan kokatzen du Irizar, etorkizuneko mugikortasun iraunkorra lortzeko bidean", gaineratu du Mikel Perezek, Irizarko Espainia eta Portugalgo zuzendari komertzialak.

Irizar i6S Efficient Hidrogenoa

 

Irizar i6S Efficient Hidrogenoa, Busworld Nazioarteko Azokan primizian aurkeztua, Europako lehen H2 zero isurketa autokarra da. Proiektu honek erakusten du Irizarrek apustu irmoa egin duela zero emisioko ibilgailuen gama osoa eskaintzeko, bai ibilbide laburrerako, bai luzerako, eta etorkizuneko mugikortasun iraunkorrerako bidean mugarri bat eskaintzeko.

Hidrogenozko ibilgailu hori Irizarrek bakarrik garatu du, enpresa eta zentro teknologiko garrantzitsuekin batera. Gaur egun, Irizar i6S Efficient Hidrogenoa hainbat tipologiatako proben fasean dago. Ezagutza eta esperientzia pilatzea funtsezkoa izango da hidrogenozko ibilgailuen etorkizuneko gama zehazteko.

Irizar i6S Efficient Hidrogenoak 1.000 km arteko autonomia du, eta kargatzeko gutxieneko denborak, 20 minutu ingurukoak. Horrela, gure bezeroek ez dute beren jarduteko modua aldatuko, eta ohiko ibilbide eta ordutegiekin jarraitu ahal izango dute. Era berean, hidrogenozko Irizar ibilgailuek modu elektrikoan zirkulatzeko ahalmena dute hala eskatzen duten une jakinetan.

Nabarmentzekoa da, gainera, autobusaren osagai nagusien iraunkortasun handia. Bateriak ibilgailuarekin batera joango dira bizitza baliagarri osoan, eta erregai-pilak mantentze-lan bat beharko du, osagairik aldatu gabe, 30.000 ordu ingururen ondoren, betiere ibilbideen tipologiaren eta erabileraren arabera.

Irizar i6S Efficient Hidrogeno merkaturatu berriarekin, Irizar abangoardia teknologikoan kokatzen da berriro, mugikortasun adimendun, konektatu, zero emisio eta multiteknologiko baten aldeko apustuan.