Skip to main content

Aldea markatzen duten autokarrak

Bidaiarien garraioaz haratago, mugarik gabe pertsonalizatzeko ahalmenak hamaika aukera eskaintzen ditu gure Premium edo gama altuko ibilgailuak erabilera desberdinetarako ibilgailu bihurtzeko.

Kirolaririk onenekin

Ekipamendu gama zabala eta erosotasun eta entretenimendu elementuak eskaintzen ditugu, guztiak ere taldeen, kirolarien eta teknikari eta osasun langileen beharrak asetzeko egokituta.

Zure Irizar, zure aukerak

Kiroletik haratago, aldea markatzen duten aukeren katalogo oso bat eskaintzen dugu. Telebista pantailak, mahaiak, oin euskarriak, sukaldeak, bilera gelak eta aisialdi guneak, bainugelak... Erabilera guztietarako espazioak diseinatzen ditugu.
  • Entretenimendua eta konektibitatea
  • Bilera gelak
  • Sukaldeak
  • Bainugelak
  • Erabilera anitzeko espazioak

Autokarrak osasun sektorearentzat

Osasun sektoreak bat egin du honelako ibilgailuen eskaerarekin, pazienteak lekualdatzeko edo odola emateko.

Värmland eskualdea, Suedian

Bi ibilgailu anbulantzia ari dira lanean, mota guztietako azpiegitura medikoak dituztenak, ohatiletan eta gurpil aulkietan dauden pazienteak aldi berean ospitalera eraman ahal izateko.

Syddanmark eskualdea, Danimarka

Odola emateko esklusiboki diseinatutako ibilgailua. Odenseko ospitale publikoan aparkatuta egongo da gauetan, eta egunean zehar Danimarka hegoaldeko hainbat herritara hurbilduko da, inguru horretan odola ematea bultzatzeko eta errazteko.