Skip to main content

Jasangarritasuna, gure funtsezko zutabe gisa

Jasangarritasunak, gure etorkizuneko estrategiaren zutabe nagusi gisa, Talde osoa bultzatu eta konprometitzen du mundu hobe eta jasangarriago bat eraikitzen laguntzeko.

Gure konpromisoa

Etorkizuneko mugikortasun jasangarria

“Irizarren funtsezko eragile izan nahi dugu etorkizuneko mugikortasun jasangarrian. Horretarako, deskarbonizaziora, hirien elektrifikaziora eta gure ibilgailuen kontsumo eta emisioak murriztera bideratzen ditugu gure ahalegin guztiak. Argi dugu etorkizuna multiteknologikoa izango dela, eta horretarako prest gaude”.

Imanol Rego, CEO Grupo Irizar

Lehiakortasun Jasangarria

Gure ahalegin guztiak epe luzerako Lehiakortasun Jasangarria bilatzera bideratzen ditugu, bai maila ekonomikoan, bai sozialean zein ingurumenekoan. Gainera, Taldeko enpresa bakoitzaren eguneroko kudeaketan Nazio Batuen Mundu Ituneko hamar printzipioen ildotik egiten dugu aurrera. Tinko eusten diogu modu jasangarrian hazteko dugun helburuari.
  • Elkarrizketa etengabea

    Konprometituta jarraitzen dugu gure interes talde guztiekiko elkarrizketa etengabearen alde.

  • Gardentasuna

    Gardentasunean, gobernu onean eta zintzotasunean aurrera egitea, horretarako gure kultura irekian oinarrituta.

  • Kode etikoa

    Irizarren Kode Etikoko Gure Printzipio eta Portaera Jarraibide Etikoen hedapenean aurrera egitea.

  • GJH

    Nazio Batuen 2030 Agendara hurbiltzeko prozesuan aurrera egitea, eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GIH) estrategikoki laguntzea.

Efficient gama eta teknologia berriak

Ibilgailu elektrikoak ditugu, baita teknologia hibridoa, gas natural konprimatua eta likidotua ere, eta hidrogeno ibilgailuaren prototipoekin lanean ari gara dagoeneko. Merkatuko behar guztiak asetzeko teknologia jasangarrien gama oso bat.

Gainera, diesel ibilgailuen Efficient gama dugu, kontsumoak eta emisioak %13raino murriztu, koefiziente aerodinamikoa %30 hobetu eta pisua 950 kg-ra arte murrizten duena.

Hirien elektrifikazioa

Mugikortasun jasangarrian eskaintzen ditugun soluzioak gure hiriak eta planeta ari dira eraldatzen dagoeneko. Emisio kutsatzailerik gabe, zaratarik gabe, efizientea eta irisgarria. Etorkizuneko garraioa hemen da.

Zuzeneko zero emisio

Irizarren autobus artikulatu %100 elektrikoari esker, urtero 120 tona CO2 gutxiago igortzen dira atmosferara.

Zarata murriztea

Teknologia elektrikoak, halaber, errekuntza motorraren zarata desagerrarazten du, eta, beraz, kanpoan ez du zaratarik ateratzen ez gelditzean ez martxan jartzean (0dBA). Zirkulazioan, Irizar ie bus-aren zaraten emisioa %20 murrizten da.

Energia berdearen fabrika

Ibilgailu elektrikoen gure fabrikak kontsumitzen duen energia guztia Araban dagoen energia fotovoltaikoko zentro batek ekoizten du, eta, ondorioz, energia erabat jasangarria erabiltzen duen Europako lehen lantegia da. Bisitatu Irizar emobilityko gure instalazioak

Berrikuntza Soziala gure pertsonentzat

Irizar Taldeko pertsona guztiekin konprometituta gaude, bizitza profesionalaren etengabeko prestakuntza eta garapena sustatuz. Kooperatiba gisa, pertsonak beti egon dira gure jardueraren erdigunean, eta komunikazioa, konfiantza eta enpresaren kudeaketan eta emaitzetan parte hartzea dira, hasieratik, gure jarraibidea.  

Gure Berrikuntza Sozialeko proiektuak kontziliazioan, berdintasunean, aniztasunean eta inklusio sozialean jartzen du arreta. Erreferente bihurtu nahi dugu benetan axola duen horretan.

Zirkularrak gara

Izir, gure ekonomia zirkularreko marka

2019az geroztik, gure ekonomia zirkularreko produktuen marka propioa dugu, Izir, Irizar Zirkularra, gure ekoizpenaren soberakinei bigarren bizitza bat emateko. Produktuen katalogoa, moda jasangarria, aisialdirako espazioak eta askoz gehiago! 

DNA kooperatibista

Gizartearekin dugun harremana errespetuzkoa da, irekia eta parte hartzailea, eta gure inguru hurbileko heziketa, kultura eta kirola bultzatzen ditugu, baita ekintza solidarioak ere.

Gure nazioarteko jarduera esparrua

Nazio Batuen Mundu Itunera atxikita gaude 2013tik, eta urtez urte Mundu Itunak aldarrikatzen dituen 10 printzipioekin dugun konpromiso sendoa berritzen dugu, horiek inspiratzen gaituztelako gure jarduera arduratsuan aurrera egiteko, eta arriskuak hobeto kudeatzen laguntzen digutelako. 

2018an hasi ginen hurbiltzen Nazio Batuen 2030 Agendara eta 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetara (GJH). Harrezkero, gure estrategian eta kudeaketan txertatzen dugu GJHak lortzeko egiten dugun ekarpena.

Horrez gain, Mundu Itunaren Espainiako Sareko kideak gara.

Deskargatu gure Jasangarritasun Memoria, egiten ditugun ekimen nagusiei buruzko informazio guztia izateko.