Skip to main content

Irizar i8, maisulan teknologikoa

Premium autokarra, ibilbide luzeko zerbitzuetarako, linea erregularretarako edo beste erabilera berezi batzuetarako

Diseinurako grina

Mugarik gabeko diseinua, teknologia eta jasangarritasuna. Irizar i8 bereziak nahi duzuna baino askoz gehiago eskaintzen dizu.

Helburua, bidaiaz gozatzea

Irizar i8aren barrualdeak erosotasun gorena eskaintzen du bidaiarientzat. Erosotasun horren jatorria xehetasun txikienetan dago, hala nola: 22’’-ko bereizmen handiko monitoreak, sabaiko LED argiak eta lanparak eta sakagailu kapazitiboak, eta abangoardiako entretenimendu sistemak, banakako eta multimedia pantailak barne, baita 220V eta USB entxufeak ere, monitore integratuak, mahai txikiak, esekitokiak eta entretenimendu bertsio eta sistema ugari.

Zure Irizar i8a, zure espazioa

Bilera gelak eta aisialdi guneak, erakusketa ibiltariak, sukalde erabat ekipatuak, kirolarientzako gune esklusiboak, odola ateratzea... Mota guztietarako espazioak diseinatzen ditugu. Sortu zurea.

Bidaiarien segurtasuna da gure lehentasun nagusia

Irizar ibilgailuentzat ezinbestekoa da errepideko arazoak saihestea. Irizar markako modelo guztiek segurtasun pasiboko araudia betetzen dute, eta segurtasun aktiboko sistema modernoenak dituzte egonkortasuna bermatzeko eta aurreikusi gabeko egoeretan arriskuak minimizatzeko.

Aurkitu zure saltokia eta zerbitzu puntua


Beste modeloak