Teknologia hibridoa eta maletategia dituen II klaseko aldirietako lehen ibilgailua
Irizar i4 hibridoa 10,7m eta 13m arteko bertsioetan dago eskuragarri, 2 ardatzekin, eta 15m-koan 3 ardatzekin. Aldirietako eta hiri inguruko autokarra da, ibilbide motzetarako eta eskola garraiorako. MUPentzako plataforma duen 13 metroko bertsioak 53 plaza ditu (orri bikoitzeko erdiko atearekin), eta, orri zabal bateko erdiko atea jartzeko aukerarekin, 55 plaza. Bi kasuetan, ibilgailuak gutxienez leku bat du MUP batentzat, eta, gainera, aldiriko lineei zerbitzu egokia emateko ahalmen nahikoa duen maletategi bat du.
15 metroko bertsioak ere MUPentzako plataforma du eta 65 leku. Erdiko atea orri zabal bakarrekoa edo bikoitza izan daiteke, bi kasuetan gutxienez MUP batentzako tokiarekin.
Aukera horiek guztiak II klaseko power train full hybrid batekin konbinatu daitezke, ibilbide labur eta ertaineko lineetarako, H, M eta L bertsioetan. Nolanahi ere, maletategira espazioa mantentzen da.
Bertsio integralean zein konbentzionalean dago eskuragarri, baita biogas natural konprimatuko eta likidotuko bertsioetan ere, 10,7 metrotik 15 metrora arteko luzeretan.