Aurreko panela gidariaren erabateko gogobetetzea kontuan izanda diseinatu da. Nabigazioko tresnak eta pantailak estrategikoki kokatu dira, horiek irakurtzea errazagoa izan dadin; gainera, kontrol guztiak kokatzeko irizpidea ergonomia izan da, erraz eta intuitiboki erabili ahal izateko.
Halaber, kamera digitalen sistemak ikuspegi panoramikoa ematen du, baldintza eta egoera guztietan, baita gauez edo euria ari duenean ere.
HMI kontsola zentralaren funtzionaltasuna ere nabarmentzen da, sarbide errazeko menu batekin (kamerak, GPS, media, telefonoa, klima…) sistema elektroniko guztiak barne hartzen baititu.
Eco3 aire ionizatzaileak airea arazten du eta horrek gidariaren nekea arintzen du.