Produkzio instalazioak
Taldea zazpi markak osatzen dute eta haien produkzio jarduera 13 lantegitan gauzatzen dute. Lantegiak Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan daude. Gainera I+G zentroa du, luzerako ikuspegia duena bere produktu eta sistemen ikerketa aplikatuan eta garapen teknologikoan.
Irizar HQ
Irizar 1889. urtean sortu zen. Gaur egun 6 herrialdetan autobusak eta autokarrak ekoizteko lantegiak dituen enpresa proiektu bat da, eta 90 herrialde baino gehiagotan dago 5 kontinenteetan. Egoitza nagusia Ormaiztegin dago, Gipuzkoan, Creatio bere I+G zentroa bezala.
Irizar Brazil
1998an sortu zen Sao Paulo estatuan, joint-venture moduan bertako bazkide batekin batera.
1999an Irizarrek Irizar Brasilen partaidetzaren %100 eskuratu zuen.
Irizar Maroc
1997an sortu zen, joint-venture moduan, autobusen eta autokarren sektorean presentzia handia zuen bertako bazkide batekin batera.2002ko apirilean Irizarrek Irizar Marocen partaidetzaren %100 eskuratu zuen. 2008an Marokoko lantegi berria inauguratu zen Skhirat herrian.
Irizar Mexico
1999n sortu zen Querétaron Hasieratik Irizar Mexicoren %100 Irizrrena da.
Irizar Southern Africa
2004an sortu zen. Hasieratik %100 Irizarrena da.
-
33 Sarel Baard Crescent Gateway Industrial Park, 0157 Centurion P.O. BOX. 16468, Littelton 0140 Centurion South Africa
-
+27 (0) 126 61 19 27
-
+27 (0) 126 61 19 28
-
+27 828 24 88 30
-
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -
www.irizar.com/southernafrica/
Irizar Taldeko enpresak
Irizar
Diesel, biogas, gas natural, hibrido, biodiesel eta HVO autokarrak, hiri ingurukoak; ibilbide ertain eta luzekoak; ohiko zerbitzuak, diskrezionalak eta Premiumak.
Irizar e-mobility
Hiri barruko autobus eta ibilgailu %100 elektrikoak, zero emisiokoak, karga azpiegiturak eta konektibitatea.
Hispacold
Klimatizazio sistemak autobus, autokar eta trenbideko ibilgailuentzat.
Masats
Ate elektriko eta pneumatikoen, anden ateen eta MUPen jasogailuentzako osagaiak eta sistemak errepideko eta trenbideko garraiorako.
Jema
Potentzia elektronika, smart gridak, zentral fotovoltaikoak, eguzki zentralak, multiplexatua, I+G proiektu elektronikoak eta HMI.
Creatio
Taldearen ikerketa eta garapen zentroa, bere ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikorako gaitasuna areagotzeko sortua.