Skip to main content

Zergatik Irizar?

Etorkizuneko mugikortasun iraunkorraren funtsezko eragile gisa, Irizar autobusak eta autokarrak dira zure aukerarik onena. Seguruak, errentagarriak eta fidagarriak, arreta diseinuan jartzen dugu eta zure ibilgailua ahalik eta gehien pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Irizar zerbitzua, beti zure ondoan

Bezeroari modu hurbilean eta pertsonalizatuan arreta ematea da Irizarren balio erreferentziazkoa eta bereizgarria. Erantzungo dizun pertsona taldeak ibilgailuaren bizitza osoan zehar lagunduko dizu, erositakoa errentabilizatzeko erabakirik onenak hartzen lagunduz.

Irizar zerbitzuak irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu, onena eskaintzeko diseinatuak eta sortuak. Egunean 24 ordu eta urtean 365 egun konponketa, prest jartzea eta erabateko bermea duen mantentze lana eskaintzen duen zerbitzu integral bat edukitzea balio erreferentziala da orain ere.

Biharko teknologia

Erronkek erantzunak behar dituzte. Eta Irizar Taldearen gure teknologiak badauzka.

Irizar teknologia etorkizuneko mugikortasunak planteatzen dizkigun erronkak konpontzera bideratuta dago. Baina, era berean, ongizatea eta segurtasuna emateko ere pentsatuta daude, bidaiatzearen plazeri eta gozamenari lotuta.

Mugarik gabeko irisgarritasuna

Bidaiarien irisgarritasuna eta espazioen zabalera funtsezko alderdiak dira gure autokarren diseinuan. Eserlekuen banaketa eta gurpil aulkien kokalekuak diseinatzeko dugun malgutasun handia da gure ezaugarrietako bat.