Skip to main content

Pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna erraztuz

Irisgarritasuna eta espazio zabalak dira gure lehentasuna. Berritzen jarraitzen dugu, bidaiariei erosotasunik handiena eskaintzeko eta kanpoaldearekin konektatutako espazio bat lortzeko.

Plataforma bertikala atzeko ardatzaren atzean

Aukera honi esker, atzeko ardatzaren atzean plataforma bertikal bat munta daiteke, maletategiaren edukiera optimizatu ahal izateko.

Plataforma erdiko ointokian

Esklusiboa i4 Irizar modelorako, hiriarteko segmenturako, plataformaren erabilera intentsiboa ahalbidetzen du, irisgarritasun bikainarekin.

Plataforma erdiko maletategian

MUPentzako igogailu bat da, azken belaunaldikoa, erdiko maletategian kokatua, eta goialdean ate bat du soilik mugikortasun urriko pertsonentzat.

Plataforma atzeko ardatzaren gainean

MUPentzako igogailu bat da, azken belaunaldikoa, bigarren edo hirugarren ardatzaren gainean kokatua, eta goialdean ate bat du soilik mugikortasun urriko pertsonentzat.

Arrapala elektrikoa

Hiriarteko modeloetarako garatua, arrapala elektrikoa estriboaren azpian jartzeko diseinatuta dago.

Mugarik gabeko irisgarritasuna

Hamaika aukera eskaintzen ditugu, hala nola gelditzeko eskaera braillez egitea, erreserbatutako eserlekuak markatuta, tamaina eta kolore desberdinekin, gurpil aulkietarako espazioak...
Ainguratzeko mekanismo azkarra (quickrelease), jarlekuak erraz muntatu eta desmuntatzeko, gurpil aulki baterako behar den lekua uzteko.
NMI Maxi Capacity ainguraketa sistema, jarlekurik desmuntatu behar ez izateko. Mekanismo honek jarleku bikoteko kuxinak kentzeko aukera ematen du, xede horretarako muntatuta dauden errailetatik eraman ahal izateko eta, horrela, gurpil aulkietarako behar den lekua uzteko.
Tip-up jarleku mekanismoa, kuxin eraisgarriekin eta hanka lerragarriekin, gurpil aulki baterako lekua lortzeko, autokarreko beste inolako elementurik kendu behar izan gabe.

Irisgarritasuna gidariarentzat

Gidariaren irisgarritasunerako pentsatutako aukera ugari ditugu.

Espazio zabala izateaz gain, gidariak ikuseremu ezin hobea du, are gehiago Irizar i6S Efficient modeloan, non ispiluen ordez kamera digitalen sistema bat erabil daitekeen, baldintza eta egoera guztietan ikuspegi panoramikoa eskaintzen duena, gauez zein euriarekin.

Elektronika erdiko kontsolan integratuta egoteak, aginteetarako irisgarritasunak eta erlojuen koadro birtualak aukera ematen diote gidariari ibilgailuarekin interakzioan aritzeko, informazio guztia azkar lortzeko eta entretenimendu eta erosotasun sistema administratzeko.

Kanpoaldearekin konektatuta

Irisgarritasunak eta espazio zabalak garrantzi berezia hartzen dute gure hiriko gama elektrikoan. Kanpoaldearekin konektatutako ibilgailuak, bidaiatzea esperientzia betea izan dadin.