Skip to main content

Zirkularrak gara

Gure hondakin materialak birziklatuz bigarren bizitza bat hartzen duten produktuak.

Eskuz eta mimo handiz fabrikatuak

Emausekin elkarlanean, Izir produktuen katalogo bat dugu, autobusen eta autokarren ekoizpenetik sobera geratzen diren ehunekin. Motxilak, diru zorroak, eramangarrirako zorroak eta askoz gehiago, ekoizpen inklusiboari eta arduratsuari erreparatzen dion proiektu baten barruan.

Modarik jasangarriena

Kotoi markarekin dugun lankidetzak modaren pasarela eta mundura eraman ditu Irizar ehunak. Moda jasangarriko desfileak, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroko erakusketa, Kotoiaren Emakumeak erakusketan izandako elkarlana.

Gure Izir markaren bidez, Irizarko produkzio soberakinen %6,49 balorizatzen da, zabortegira eramatea ekidinez

Eguzki energia gure bizikleta aparkalekurako

Eguzki energiaz hornitutako bizikleta aparkalekua. Besteak beste, gure ekoizpenaren soberakinekin fabrikatuta dago (egurrak, led zerrendak, etab.). Gainera, bizikleta elektrikoetarako karga puntuak ditu.

Gure pertsonengatik eta pertsonentzat

Ikusten ez den horretan ere zirkularrak gara. Barne erabilerako bilera gelak sortzen ditugu produktu eta materialen soberakinekin, ekoizpen piezak babesteko zorroak.... eta askoz gehiago!

2023an, gure hornitzaileen 1758 pieza berreskuratu genituen berrerabiltzeko; guztira, 32.775 kg-ko pisua zuten.

Gure produktu iraunkorren sorta