Skip to main content


Irizarrek Produktuaren Ingurumen Adierazpena eskuratu du, eta ziurtagiri hori eskuratzen duen lehen enpresa da sektorean


Irizar markak urrats bat eman du bere produktuen iraunkortasunarekin, gardentasunarekin eta ingurumeneko inpaktuarekin duen konpromisoan, eta Produktuaren Lehen Ingurumen Adierazpena eskuratu du (The International EDP System), zeinarekin ingurumenaren esparruan ziurtagiri hori lortu duen sektoreko lehen enpresa baita munduan.  4 urte baino gehiago dira Irizar bizitza zikloaren analisirako metodologiak (ACV) aplikatzen ari dela eta produktu kategoriaren gaineko erregelak (PCR) ezartzen, bere autokarrek, errekuntzakoek zein hibridoek eta elektrikoek, ingurumenaren ikuspuntutik duten profila ebaluatzeko eta, ondorioz, iraunkortasunean etengabe hobetzen laguntzeko. Eta aurten eskuratu du Produktuaren Lehen Ingurumen Adierazpena, eta orain nazioarteko ziurtagiri hori eskuratu duen munduko lehen enpresa da sektorean Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (PIA) ISO 14025 arauaren arabera garatu dira, eta dimentsio berri bat eransten diote merkatuari, produktuek eta zerbitzuek ingurumenean duten eraginaren norainokoaz informatuz. III. Motako Ekoetiketa Programaren testuinguruan sortzen eta erregistratzen dira, EPD nazioarteko sistemaren pean. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga] EPD registration certificate