Skip to main content


Premium autokarrak osasun sektorearentzat


Malgutasunak eta gure bezeroen beharretara pertsonalizatzeko eta egokitzeko gaitasun handiak aukera asko eskaintzen dizkigu, premium edo gama altuko ibilgailuak erabilera askotarako ibilgailu bihurtzeko. Aurten ikusi dugu osasun sektoreak bat egin duela ibilgailu mota horren eskaerarekin, pazienteak lekualdatzeko edo odola emateko. Dagoeneko Suediako Värmland eskualdean bi ibilgailu anbulantzia ari dira lanean, mota guztietako azpiegitura medikoak dituztenak, paziente batzuk aldi berean ohatiletan eta gurpil aulkietan ospitalera eraman ahal izateko. 15 metroko luzerako bi Irizar i6S autokar dira, Scania txasisaren gainean eraikiak, gune desberdinak dituztenak: aurreko aldean 21 jarleku daude, USB hartuneekin eta entxufeekin, 18 paziente eta 3 osasun langile eramateko; erdiko gunean komunak daude, MUP pertsonentzat egokituta, eta atzeko aldea aulki gurpilduna edo ohatila behar duten pazienteentzat prestatuta dago, guztira 6 ohatila edo 4 aulki gurpildun edo bien konbinazio bat hartzeko lekuarekin. Ibilgailua pazienteak zaintzeko behar diren instalazio tekniko guztiekin hornituta dago, horien artean nabarmentzen dira oxigeno eta aire zirkuituak; 4 oxigeno bonbonatarako lekua, osasun langileek kontrolatzeko monitorearekin; atzeko altzaria eta konpartimentuak tresnak, medikamentuak eta beharrezko lagin klinikoak sartzeko eta klimatizazio independentearekin; wifi sistemak, airearen arazgailua eta anbulantzietarako irratifrekuentziako sistema espezifikoa. Eskualde horretan, osasun laguntzaren eta garraio publikoaren erantzukizuna eskutik doaz, eta ez da harritzekoa autobus horiek egunero Karlstad, Uppsala eta Örebro artean zirkulatzen ikustea, ospitaleen artean mugitu behar diren pazienteak garraiatzen. Horrenbestez, Uppsalan eta Örebron kalitatezko osasun laguntza jasangarria berrezarri da, lehenago pazienteak anbulantzian garraiatu behar baitziren. Beste adibide bat da odola emateko unitate mugikorra, laster entregatuko dena, Jutlandiako hegoaldean (Danimarka) jardungo duena. Lau egunez eskualdeko hainbat herritan ibiliko da odola biltzen, Odenseko ospitale zentralari emateko. Autokar hori ere hainbat gelatan banatuta dago: itxaroteko eta medikuarekin elkarrizketa egiteko gunea, emateko gunea, sukalde gunea eta osasun langileentzako gune pribatua. Ekipamendu sanitarioan sartzen dira odola emateko ohatila etzangarriak, odol poltsak gordetzeko hozkailuak, beharrezkoak diren beste ekipamendu batzuetarako aurreinstalazioak, hala nola odol poltsen kulunkagailuak, etab. Edizio hau amaitzean, hirugarren anbulantzia bat fabrikatzen ari ziren. Aipatutako azpiegitura guztiez gain, kanpoko alerta bisualeko sistema eta larrialdiko soinu sistema ere izango ditu.