Skip to main content


Luxenburgok Irizar ie bus modeloko zero isurpeneko sei autobus elektriko erosi ditu


François Bausch ministroak, Garraio Ministerioko zerbitzu teknikoak, Voyages Emile Weber-ek eta Irizar e-mobilityko ordezkariek ofizialki aurkeztu dituzte aurten entregatuko diren hamar autobus elektrikoetatik lehen seiak. Lehen sei unitate horiek Irizar ie bus modeloko 12m-koak dira, bi aterekin. Ibilgailuek usb atakak eta Eco Assist sistema dituzte. Azken hori gidariari denbora errealean laguntzeko sistema bat da, eta aldi berean gidaritza optimizatzen laguntzen du, kontsumo energetikoa murriztuz eta autonomia handituz. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]