Skip to main content


Luxenburgok Irizar-i autobus elektrikoen eskaera berria egin dio


Oraingo honetan Voyages Simon enpresa izan da Irizar e-mobility-n konfiantza izan duena zero igorpeneko eta %100 elektrikoak diren 12 metroko luzerako 6 autobusen erosketarekin, bai eta haiek kargatzeko azpiegituren erosketarekin ere. Halaber, eskurapen honek konpontze- eta mantentze-kontratuak hartzen ditu barne. Gaur egun Irizar-ek, haren zerbitzu-estrategiaren emaitza gisa, kalitatezko salmenta ondoko zerbitzu esklusibo bat du Luxenburgon, operadoreari konpontze- eta mantentze-paketeak (R&M) eskaintzeko. Tokiko aditu teknikoek eta kontratatutako langileek kudeatzen dute zerbitzu hori eta horrek, aldi berean, aberastasun eta tokiko enplegua sortzera lagundu du. Irizar ie bus modeloa, kasu honetan 12 metroko luzera duena, Irizar Taldeko teknologia duen produktua da, bai elektronikan eta komunikazioetan zein ibilgailuaren sistema nagusietan: power train, baterien moduluak eta karga-sistemak. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]