Skip to main content


Lehendabiziko Irizar 18m-ko autobusek, % 100 elektrikoak, 0 igorpen, Bartzelonako hirian zirkulatuko dute abendutik aurrera


Transportes Metropolitanos de Barcelona (TMB) enpresak eta Irizar e-mobility enpresako ordezkariek gaur aurkeztu dituzte ofizialki % 100 elektriko, zero igorpen diren 4 autobusak, 18 metroko luzera dutenak, Bartzelonako Forum Eraikinean izan den ekitaldi batean. Autobus hauek datorren abenduan jarriko dira zirkulazioan H16 linean (Pg. Zona Franca - Fòrum / Campus Besòs) eta 2014. urtetik hirian zirkulatzen duten Irizar ie bus modeloko 12 metroko bi autobusei (% 100 elektriko, 0 igorpen) gaineratuko zaizkie. Ibilgailu hauek erabat isilak dira eta ez dute kutsatzailerik isurtzen. Gainera, trakzio elektrikoari, elektronikari, energia biltegiratzeko sistemari eta komunikazioei dagokienez Irizar Taldearen teknologiarekin daude hornituta. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]