Skip to main content


Jema Donostiako SOFT 2014an


2014ko irailean, fusio nuklearrean diharduten mundu osoko 800 aditu eta ikertzaile handi elkartu ziren Donostian, Symposium On FusionTechnology 2014 nazioarteko topaketan, fusio esperimentuen diseinu, eraikuntza eta operazioari buruzko informazioa trukatzeko ekitaldirik garrantzitsuenean. Biltzarra Kursaalen egin zen, eta Jemak ekitaldiaren babesle ofizial moduan parte hartu zuen Fusio Teknologiaren Sinposiuma hitzordu garrantzitsuena da fusio esperimentuen diseinua, eraikuntza eta eragiketaren inguruko informazioa trukatzeko. Gaur egungo fusio makinen eta etorkizuneko zentral elektrikoetako teknologian garapen berriak aurkeztu ziren. SOFTen ahozko aurkezpenak eta posterrak izan ziren eta baita industria erakusketak eta I+Gkoak ere. Mundu guztiko 800 parte-hartzaile inguru izan ziren, ikerketa laborategietako eta sektoreko industriako agente nagusiak.Zientzialari, ingeniari, garatzaile, fabrikatzaile eta ikasleek iritziak, ikusmoldeak eta esperientziak trukatzeko aukera izan zuten eta hartu-eman emankorrak hasteko aukera. Jema industria erakusketan egon zen 19-22 estandeanCreatingtomorrow´ssolutions (etorkizunerako irtenbideak sortzen) sloganarekin eta potentziako elektronikan ikerketa laborategientzat sortutako azken garapenak aurkeztu zituen. jemaSOFT2014