Skip to main content


Irizarrek bere ahalmen teknologikoa erakutsi du, Taldeko enpresek Euskadin garatu eta sortutako elektromugikortasuneko soluzio propioekin


  • Irizar Taldeak ahalmen teknologiko handia erakusten du gaur egun lantzen dituen sektoreetan: elektromugikortasuna, motor elektrikoak, bateriak, energia, elektronika, adimen artifiziala eta konektibitatea.
  • Zero igorpeneko autobusak muntatzeko erabiltzen dituzten teknologia eta osagai guztiak berak eta bertan garatu eta ekoizten ditu.
  • Aurten 200 lanpostu berri sortu dira, eta horrek erakusten du bertan aberastasuna eta enplegua sortzeko duen konpromiso irmoa.Irizar Taldeak bere ahalmen teknologiko handia erakutsiko du, Taldea osatzen duten enpresek guztiz garatu eta ekoiztua, lehendabizikoz Ficoban egingo den Go-Mobility azokan, azaroaren 27an eta 28an.Standean Euskadin garatu eta fabrikatutako osagai eta sistema nagusien lagin bat ikusi ahal izango da, Irizar e-mobilityk zero igorpeneko autobus eta ibilgailuen gamaren erakusle. Gainera, gidatzeko proba egin nahi duten profesionalek Irizar ie tram bat edukiko dute azokaren kanpoaldean.Taldeak apustu irmoa egin du berrikuntza eta teknologiaren alde, hirietan mugikortasuna eraginkortasunez bultzatzeko, autobusa erabiliz, hiri inguruneetan pertsonak masiboki garraiatzeko aukerarik onena delakoan. Horrez gain, Irizar Europako abangoardia teknologikoan kokatzen da, zero igorpeneko autobus %100 elektriko batekin.
[icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]