Skip to main content


Irizarrek apustu sendoarekin jarraitzen du Frantzian


Autokar eta autobusen belaunaldi eraginkor eta adimenduna aurkezten dugu Irizar Lyoneko Salon Autocar Expo azokan izan da urriaren 17tik 20ra bitartean. 560m2ko standean aurkeztu du autokar eta autobusen belaunaldi berria eta lau ibilgailu eraman ditu. Standean bertan, 12,4 metroko Irizar i8 bat egon da (Coach of the Year 2018 saritua) eta baita 10,8 metroko Irizar i6S bat ere. Gainera, kanpoaldean eta probatzeko aukerarekin, 12,9 metroko Irizar i6S bat egon da eta 14,07 metroko Irizar i6 bat.