Skip to main content


Irizarko zero igorpeneko autobus elektrikoa Valentziara ere iritsi da


Valentziako Udaleko Garraio Enpresak (EMT) zero igorpeneko lehen autobus elektrikoa aurkeztu du. Valentziako hiriburuko erdialdean emango du zerbitzua. Osteguneko aurkezpenean izan ziren Valentziako alkate Joan Ribó, Mugikortasun iraunkorreko zinegotzi ordezkari Giuseppe Grezzi, Valentziako EMTko Zuzendari Nagusi Josep Enric Garcia eta Irizar e-mobilityko Zuzendari Hector Olabe. Irizarko zero igorpeneko Irizar ie bus % 100 elektrikoarekin batera teknologia hibridodun 35 unitate aurkeztu zituzten. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]