Skip to main content


Irizar Taldearen apustu sendia Argentinako merkatuan


Irizar marka Argentinara iritsi da Gorena S.A.ren eskutik eta bere merkatu estrategia iragarri du. Bezeroengandik hurbil egoteko apustu handia da, haiei egokitutako produktu eta zerbitzu onenak eskaintzeko asmoz. Ekitaldi berean autobus gama aurkeztu zuen, Irizar i6 eta Irizar i6S modeloek ordezkatuta.   Aurkezpen ekitaldia apirilaren 11n izan zen Costa Salgueron 300 bezero baino gehiagoren eta Argentinako prentsaren aurrean. Irizarrek eta Gorena S.A.k xehetasun guztiak eta berrikuntza estrategikoak aurkeztu ondoren bost autobus aurkeztu ziren, hiru Irizar i6 modelokoak eta bi Irizar i6s modelokoak. Irizarren markaren estrategia bermatzen duten zutabeetako bat da bezeroengandik hurbil egotea, bezeroaren beharrak aseko dituzten produktu eta zerbitzurik egokienekin haren beharrei egokituta.  Negozioari balioa erantsiko dioten produktuak, teknologikoki zein irudi mailan berezi bihurtuko dutenak. Gorena S.A. Irizarren enpresa banatzaile esklusiboa da Argentinan eta Argentinako merkatuko lider historikoek osatzen dute, bai hornikuntza sektorekoak bai garraio operadoreen sektorekoak. Horrela, sektoreko balio kate osoaren ezagutza sakona lortzen da.  Gorenako instalazioak salmenta eta salmenta osteko zerbitzu sarearen puntu nagusi bihurtuko dira. Kalitatearen eta zerbitzuaren gaineko ardurak eta sektorearen inguruko esperientzia teknikoak bazkide sendo eta konfiantzazkoa bihurtzen dute Irizarrentzat eta Argentinan erreferentziazko marka premium bihurtzen lagunduko diote Irizarri. Bezeroarentzat eskaintza erakargarria osatzen dute: produktu fidagarria, segurua eta errentagarria eta behar guztiei erantzuteko gai den zerbitzua.