Skip to main content


Irizar Suedian sartu da Lecab-en eskutik eta lehen aldiz joan da Persontrafik azokara


Irizar lehen aldiz izan da Persontrafik azokan Lecab Lastbilar AB distribuitzaile berriaren eskutik. Horrela, Suedian aurkeztu ditu bere marka estrategia, produktuak eta zerbitzua. 435m2 ko standean Irizar i8 integral bat, Irizar i6S bat (Scania txasisarekin) eta Irizar i4 hibrido bat izan ditu, autobus eta autokar belaunaldi berriaren erakusgarri gisa. Irizar eta Lecabek Suedian eskainiko duten gamaren barruan teknologia handiko autokarren belaunaldia dago, Premiun segmentura zuzendua. Horretaz gainera, autokar hibridoak eta hiri autobus %100 elektrikoak ere eskainiko ditu. Produktu hauekin Irizarrek segurtasuna, fidagarritasuna, iraunkortasuna, teknologia eta errentagarritasuna emango dizkio merkatu suediarrari.