Skip to main content


Irizar Riminin


Irizar Riminiko IBE INTERMOBILITY Future Ways azokan da, Irizar i8 modelo batekin eta bi Irizar i6S Efficientekin eta i6 batekin, beste Irizar i8 batekin eta Irizar i6S Efficient batekin ere kanpoko eremuetan, bere autokar gama osoaren erakusgarri. Gainera, Italiako merkatuan primizian aurkeztu du Irizar i6S Efficient Scania PHEV, kanpoko pistan gidatzeko probetarako eskuragarri egongo dena, etorkizun multiteknologikoaren aldeko apustuaren beste adibide bat.

A1 Halleko 127 zenbakiko standean, Irizar, beste urte batez, berrikuntza eta teknologia gaitasun handia daukala erakusten ari da, ibilgailu eraginkor eta jasangarrien gama berria aurkeztu baitu, bai eta mugikortasunaren eta deskarbonizazioaren etorkizunerako giltzarri izango diren berrikuntza teknologiko ugari ere.

Italiak merkatu estrategikoa izaten jarraitzen du Irizar taldearentzat, non 30 urte baino gehiago dira bertan diharduela. Merkatuan duen presentzia indartu du, zerbitzurako ikuspegi sakonari eta bezeroarekiko hurbiltasunari esker, horrek autokarraren eta hiriarteko segmentuan hazteko aukera eman baitio. Azken urteetan %18ko merkatu kuota finkatuarekin, Irizar Italiak tailer eta salmenta osteko sare bat du, duela urte batzuetatik lurralde nazional osoa estaltzen duena. 

Ibilbide luzeko plantilla osatu batekin, Irizar Italiak jarraitutasunean, hurbiltasunean eta pertsonekiko zuzeneko tratuan oinarritutako eredua sendotu du, giza faktoreari eta epe luzerako konfiantzari balioa emanez. 30 urte baino gehiago pertsonen alde eta pertsonentzat lanean dabilen taldea.

Irizar i6S Efficient, Irizarren historiako autokarrik efizienteena

Irizar i6S Efficient Irizarren historiako autokarrik efizienteena bihurtu da, kontsumoak eta emisioak %13raino eta pisua 950 kg-raino murriztuta, eta koefiziente aerodinamikoa %30 hobetuta. 

Gainera, trakzio integraleko sistemaren belaunaldi berriak kontsumoen %5eko murrizketa gehigarria dakar. Pisuen banaketa optimizatu da, eta, horrez gain, GSR2 eta zibersegurtasun araudi berri guztiak betetzen ditu. 

Irizar i8, luxua gure bezeroen zerbitzura

Irizar i8ak, markaren ikur ontziak, erreferente izaten jarraitzen du erosotasunari, luxuari, diseinuari eta berrikuntzari dagokienez. Europan modelo honen belaunaldi berriak Efficient gamaren eguneraketa batzuk ditu dagoeneko, hala nola ispilu elektronikoak, erregai kontsumoa murriztu eta gidatzean segurtasuna hobetzen laguntzen dutenak.

Trakzio integraleko sistemaren belaunaldi berriak kontsumoen %5eko murrizketa gehigarria du, pisuak optimizatzen ditu, eta, gainera, GSR2 eta zibersegurtasun araudi berri guztiak betetzen ditu. 

Irizar i8a da bezeroen soluziorik gustukoena luxuzko zerbitzuetarako, ibilbide luzeko lineetarako eta erabilera berezirako. Europako kirol talde handiek ere Irizar i8aren alde egiten dute garraiobide gisa.

Bidaiarien guneko zoru lauak 2+1 moduan konfiguratzeko aukera ematen du. Horrek bereziki erakargarri egiten du distantzia handiak erosotasun maila handiarekin egiteko orduan. 

Irizar i3 Low Entry eta Normal Floor, %100 elektrikoak eta isilak

Irizar i3 berria, %100 elektrikoa, Irizarren hiriarteko mugikortasunerako elektromugikortasun gama osatzera dator, ibilgailu isil eta zero emisioko diseinu erabat berriarekin. Ibilgailu berria 1.000 kg-rainoko murrizketarekin aurkeztu da, osagai erresistente eta arinagoak erabiltzeari esker. Gainera, bidaiari kopurua maximizatzen du, baina Irizar ibilgailu gama osoaren prestazio berberak mantenduz.

Irizar i3 bi konfiguraziotan dago eskuragarri: Low Entry eta Normal Floor, operadore bakoitzaren beharretara egokitzeko. Ibilgailu moldakorra, irisgarria eta bidaiari kopurua maximizatzen duena, bai eta maletategiaren edukiera ere, 15 metroko Normal Floor bertsioan.

500 km-tik gorako autonomia daukan plataforma berri hau, gainera, prestazio handiko altzairuzko profilekin erabat arindutako eta indartutako bertsio batean iritsi da.

Ibilgailuek segurtasun estandar gorenak betetzen dituzte GSR2 araudi berriaren esparruan. Hala, osagai aurreratuak dituzte txertatuta, besteak beste, kamera eta radarrak, gidariaren eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko. Eta zibersegurtasuna kudeatzeko sistemari eta ibilgailuetan softwarea eguneratzeari buruzko Europako R155 eta R156 araudiak betetzen ditu. Gainera, aurrealdeko kolpeetan energia xurgatzeko egitura du, R29, gidariaren eta bidaiarien segurtasuna bermatze aldera. 

Irizar i3 elektriko berriaren karrozeria eskuragarri dago konfigurazio autosostengatzaile integralean, baita txasis elektriko desberdinekin ere.

 Irizar ie tram eta Irizar iebus Efficient, %100 elektrikoak eta zero emisiodunak

Irizar ie tram eta Irizar iebus berriak Efficient gamaren barruan sartzen dira, eta beste urrats bat dira efizientzia, fidagarritasun, irisgarritasun eta jasangarritasunean aurrerapen garrantzitsuak dituen belaunaldi baten bilakaeran.

2025ean Busworld azokan aurkeztutako Irizar ie bus Efficientek 2026ko Urteko Autobusaren saria jaso du aurten. Bestalde, Irizar ie tram Efficient Parisko Mobco azokan aurkeztu zen aurtengo ekainean, eta, ondoren, Madrilgo FIAAn, eta, 2017an merkaturatu zenetik, merkatuko autobus ezagunenetakoa bihurtu duen irudi ikonikoa mantentzen du.

Efizientzia

Ibilgailu berriek dituzten aurrerapenek aukera eman dute energia kontsumoa %10eraino murrizteko eta pisua 1.000 kg inguru murrizteko (1.200 kg 18 m-ko bertsioan), eta klimatizazio sistema eraginkorragoa, motor trinkoagoa eta azken belaunaldiko bateriak dituzte, eta jatorri birziklatuko materialen erabilera %50 handiagoa da. Eta hori guztia merkatuko araudi zorrotzenak betez eta segurtasun estandar gorenak bermatuz.

Fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta iraunkortasuna 

Plataforma berriak belaunaldi berriko txasis bat du, fidagarritasuna optimizatzeko diseinatua. Aldi berean, lan handia egin da ibilgailuen fidagarritasuna eta iraunkortasuna indartzeko, helburu argi batekin: konpromisorik gabe aritzeko gai izango den soluzio bat asmatzea. Ezaugarri horren arabera, erabilgarritasun optimoa lortzen da zerbitzu baldintza errealetan.

Eguneroko mantentze lanen garrantzia aintzat hartuta, azterketa bat egin da kostuak eta mantentze denborak murrizteko. Horren ondorioz, ibilgailuetarako sarbideetan hobekuntza garrantzitsuak egin ditu, eta, orain, errazagoa da karrozeriako elementuak ordezkatzea. 

Irisgarritasuna eta erosotasuna 

Irisgarritasuna izan da garapenaren beste ardatz nagusietako bat. Ate guztiak zabalagoak dira orain; hala, pertsona guztiek izango dute erosoago eta bizkorrago sartzeko aukera. Gainera, ibilgailu berriak arinagok dira, altuera eta pisua murrizteari esker, eta horrek gidatzeko dinamika hobetzen du.  Bidaiarientzako edukiera handiagoa (%5) eta barrualde argitsuagoa ere eskaintzen ditu, eta, horregatik, erosoago bidaiatu ahal izango da. 

Konektibitatea eta digitalizazioa 

Irizar ie tram berriak araudi eta erregelamendurik berrienen arabera diseinatutako datu eredu bat du, lanerako behar errealekin lerrokatua eta egituratua. Eguneroko eragiketako baldintza guztiak modu koherentean integratzen ditu, eta, hala, plug & play inplementazioa ahalbidetzen du, eta lehendik dauden eragiketa sistemekiko integrazioa gaitzen du. 

Irizar i6s Efficient Scania PHEV

Merkatuko lehen autokar hibrido entxufagarria da, eta, Irizar Efficient gamako gainerakoek bezala, hobekuntza aerodinamikoak eta pisu murrizketak ditu. Hobekuntza horiek, txasis hibridoaren eraginkortasun handiagoarekin batera, erregai kontsumoa eta emisioak %30 baino gehiago murriztea dakarte. Efizientzia maila horiek direla eta, Sustainable Bus Award saria jaso du autokarren kategorian. 

Modu hibridoan, ibilgailuak autonomia eta errendimendu bereziki optimizatuak eskaintzen ditu distantzia luzeko bidaietarako, non errekuntza motorraren eta motor elektrikoaren konbinazioak efizientzia energetikoa maximizatzen duen. Bestalde, karga mantentzeko moduak bateriaren energia maila mantentzen du, ondoren erabiltzeko, eta karga behartuaren moduak, berriz, errekuntza motorra erabiltzen du, bateria kargatzeko, energia ahalmen handiagoa behar denean.

Gidatzeko lau modu ere baditu, behar operatibo desberdinetara egokituta. Modu erabat elektrikoak 70 kilometrora arteko autonomia eskaintzen du hiri eta hiriarteko inguruneetan, 60 km/h-rainoko abiaduretan, eta, aldi berean, balaztatze birsortzailea baliatzen du energia berreskuratzeko eta bateria kargatzeko, martxan den bitartean. 

Irizar i6S Efficient H2 FCEVren belaunaldi berria hemen da dagoeneko

Irizarrek hidrogenozko ibilgailuaren bigarren belaunaldia aurkeztu du 2026an, Europako zero emisioko lehen H2 autokarra. 

Modelo berriak hobekuntza nabarmenak ditu aurreko bertsioarekin alderatuta, hala nola eta, horien artean, maletategiko eta bidaiarientzako leku handiagoa, autonomia handiagoa eta pisu txikiagoa nabarmentzen dira. Autokarrak hidrogenozko erregai pila bat eta distantzia ertain eta luzeko eragiketetarako diseinatutako propultsio elektrikoko sistema bat ditu, 10 minutu inguruko karga denborak eta 1.200 km-tik gorako autonomia, diesel ibilgailu konbentzionalen prestazio eta atributu komertzial antzekoak mantenduz.  

Ibilgailu honen lehen belaunaldiak 2023. urtearen amaieran aurkeztu zen Busworlden, eta 2.500 km-ko ibilbide arrakastatsua egin zuen Ormaiztegi (Irizarren egoitza) eta Briançon artean, Frantziako Alpeetan; horrenbestez, Europan orain arte egindako distantziarik handiena egin duen hidrogenozko autokar izatearen mugarria markatu zuen. Lorpen historikoa gaur egungo mugikortasun jasangarrian.

Ibilgailu berriak Irizarrek bidaiarien garraioa deskarbonizatzeko bidean soluzio multienergetikoen alde egiten duen apustu sendoa islatzen du, bai eta mugikortasun jasangarri eta efiziente baterantz aurrera egiteko duen konbikzio sendoa ere.

Jasangarriak gara, zirkularrak gara

Jasangarritasunaren alde egiten dugun apustu sendoaren erakusle, Irizarren ingurumen kudeaketaren ardatz nagusietako bat ekonomia zirkularra da. Horri esker, gure soberakinen eta hondakinen %63,50 balorizatzen dugu gaur egun, eta ekoizpen ziklo berrietara itzultzea bultzatzen dugu. Gainera, gure ibilgailuek, batez beste, %97,44ko eta %92,95eko berreskuragarritasuna eta birziklagarritasuna dute, hurrenez hurren.

Jasangarritasuna ere gure ibilgailuen diseinu prozesuaren parte da. Ekodiseinu irizpideen bidez, lanean dihardugu lehengaien erabilera optimizatzeko, osagaien iraunkortasuna handitzeko, bizitza baliagarriaren amaieran berreskuratzea errazteko eta produktuarekin lotutako ingurumen inpaktuak minimizatzeko.

Gainera, gure ibilgailuen garapenean txertatuta dago Bizitza Zikloaren Analisian (BZA) oinarritutako ikuspegi egituratua, ISO 14040 eta ISO 14044 nazioarteko arauekin bat etorriz garatua, horiek ibilgailuaren etapa guztiak kontuan hartzen baitituzte: hasi lehengaiak erauztetik eta fabrikatzetik, eta ibilgailuaren bizitza baliagarriaren erabilera eta amaieraraino.

Testuinguru horretan, aurrerapausoak eman ditugu Bizitza Zikloaren Analisia, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak eta pareko tresnak ezartzeko prozesuan, ISO 14025 arauaren arabera landuak; izan ere, horiek aukera ematen digute gure produktuei lotutako ingurumen inpaktuak modu garden eta egiaztagarrian kuantifikatu eta jakinarazteko.

Hala, azken urte honetan, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak lortu ditugu hauentzat: Irizar i3 elektrikoa, Irizar i4 GNC arindua, Irizar ie bus Efficient (12 eta 18 metrokoak) eta Irizar ie tram (18 metrokoa). Ziurtagiri horiek aurretik lortutakoei batu behar zaizkie; hots, Irizar i6 FCEVek eta Irizar ie bus Efficientek 2025ean eta Irizar i6S Efficientek eta Irizar i4 arinduak 2024an lortutakoei. Ziurtagiri horiek ingurumen gardentasunarekin dugun konpromisoa indartzen dute, eta gure ibilgailuek beren bizitza ziklo osoan zehar duten ingurumen portaerari buruzko informazio objektiboa, egiaztagarria eta alderagarria eskaintzen diete bezeroei eta operadoreei.