Skip to main content


Irizar ie truck, 2021eko Espainiako Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa


Irizar ie truck kamioi %100 elektrikoak beste sari bat jaso du, 2021eko Espainiako Urteko Ibilgailu Industrial Elektrikoa izendatu baitute. Sari hori Editec taldeak (Transporte 3 eta Viajeros aldizkariak barne hartzen dituen argitaletxea) ematen du. Epaimahaia automobilgintzako berrogeita hamar enpresaburu eta profesionalek osatu dute, eta erabaki dute aitorpen horixe egitea Irizar ie truck kamioiari. Sari hori 2019an eta 2020an lortutakoei gehitu behar zaie; izan ere, Irizar ie truck kamioiak, FCC Medio Ambiente enpresarekin batera garatutako txasis-plataforma elektriko moldakorra eta multifuntzionala,  World Smart City Awards saria irabazi zuen Ideia Berritzailearen kategorian, Smart City Expo World Congress 2019ren esparruan, bai eta Enpresarentzako Europako Ingurumen Saria ere (EBAE sariak), Produktua edota zerbitzua izeneko kategorian. Hirugarren aldia da Irizar e-mobilityren ibilgailuek Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoaren saria jasotzen dutela. 2016an i2e autobus elektrikoak irabazi zuen saria. Bi urte geroago, 2018an, Irizar ie tram ibilgailuak sari hori jaso zuen, eta aurten Irizar ie truck kamioi elektrikoak eraman du. Irizar e-mobilityren zuzendari nagusi Imanol Regok adierazi duenez, “Sari hau, hain zuzen, hiri ingurunean edo metropolian elektromugikortasunaren alorrean berrikuntzarako egin ditugun ahaleginen aitorpena da. Oso harro gaude soinu eta kutsadura igorpenak eta CO2 igorpenak nabarmen murrizten laguntzen duen irtenbidea aurkitu dugulako”. Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa, zehazki, Garraioaren Sari Nazionalen kategoria mistoa da, eta kategoria horretan bidaiarientzako zein salgaientzako modeloek parte hartzen dute. JAZ__899523_R5