Skip to main content


Irizar i8 autokar berria S.D. Eibar taldearentzat


Taldeak luxuzko autokarra estreinatuko du denboraldi berriari aurre egiteko

 

Hilabete gutxitan Irizar i8 luxuzko autokar berriaren arrakasta berretsi da. Modelo berri honek harrera bikaina izan du Europako kirol taldeen artean eta S.D. Eibar izan da hauetan azkena.  20 zale inguru gerturatu dira Irizarren Ormaiztegiko instalakuntzetara taldearen autokar berria ikusi eta probatzera.