Skip to main content


Irizar i6S-ren 2.000. unitatearen entrega Autocares Aizpurua enpresari


Irizarrek bere i6S autokar modeloaren 2.000. unitatea entregatu dio Autocares Aizpurua enpresa gipuzkoarrari, Ormaiztegin dituen instalazioetan egindako ekitaldi batean. Irizar i6S autokar modeloaren 2.000. unitatea 12,20 metroko ibilgailua da, Scania K450 EB 4x2 bastidorearen gainean. Autokarrak 55 eserleku bigun ditu, i6plus modeloa, Bosch Professional Line III audio ekipoa, TDT telebista, helmuga adierazten duen kartela aurrealdean eta beira bikoitz tindatuak. Gainera, USB erako kargagailuak ditu autobus gidariarentzat eta bidai gidariarentzat, estribuko kamera, hegazkin erako tapa ibilgailu guztian, eta aurreberogailua programatzailearekin. Ibilgailu hau Autocares Aizpurua enpresak bere flotan dituen ibilgailuei batzen zaie, une honetan 29 baitira, eta horietatik 23 Irizar etxekoak. Horrek erakusten du, beraz, enpresa bien arteko elkarlanaren hasiera-hasieratik, hau da, orain dela 45 urte baino gehiagotik, egon den konfiantza eta harreman estua, bere historian Irizarren 130 ibilgailu baino gehiago edukitzera eraman duena. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]