Skip to main content


Irizar eta Tecnunek hitzarmena sinatu dute ingeniaritzako ikasleen formazioan lankidetzan aritzeko


Irizarrek Tecnuneko ikasleen formazioan lagunduko du hainbat arlotan, bai graduetan bai graduondoetan eta titulazio batean baino gehiagotan. Lankidetza hori ikasgaietan mintegi teknikoak emanda edo ikasleek produkzio lantegietara bisitak eginda gauzatuko da.  Helburuak bi dira. Batetik, harremanak estutzea eta ikasleak enpresako errealitatera gerturatzea; bestetik, ikasleek praktikak eta gradu/master amaierako proiektuak egin ahal izatea haien formazio praktikoan laguntzeko eta konpententzia profesionalez jabetzeko. Hitzarmena gaur sinatu dute Irizar Taldeko Zuzendari Nagusi José Manuel Orcasitas jaunak eta Tecnuneko Zuzendari Raúl Antónek zentro akademikoko teknologia campusean.   Bi aldeek indartu egin dituzte hala unibertsitatea eta enpresaren arteko harremana indartzeko beraien apustua eta Eskolako ikasleen formazioa hobetzeko ekintzak garatzekoa.