Skip to main content


Irizar e-mobilityk arrakasta lortzen jarraitzen du Frantzian


Kontratu bat sinatu berri du Irizar ie tram zero igorpen modeloko 15 autobus egiteko Aix en Provence hiriarentzat Irizar e-mobility enpresak elektromugikortasun irtenbide osoak eskaintzen ditu hirientzat eta kontratu bat sinatu berri du RDT 13rekin.  Irizar ie tram zero igorpen modeloko 12 metroko 15 autobus eta haien kargarako azpiegiturak egin eta mantentzea jasotzen du kontratuak. Zerbitzu maila handiko autobus horiei  (BHNS) L’Aixpress izena jarri diete eta Aix en Provence hiriko mendebaldea eta hegoaldea lotuko dituzte.  Linean 7,2 kilometro izango ditu, Krypton aparkalekua eta Saint-Mitre parkearen artean, eta 19 geltoki izango ditu batetik bestera 350 m inguruko tartearekin. 5 minutuz behin abiatuko dira eta hainbat puntu garrantzitsutatik pasatuko dira: unibertsitatea, SNCF geltokia, Rotonde plaza, autobus geltokia eta ZAC Jas-de-Bouffan. Auto pribatuaren ordezko aukera erakargarri, berritzaile eta eraginkorra eskainiko dute. [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]