Skip to main content


Irizar e-mobility-k eta FCC Medio Ambiente-k hiri-zerbitzuetarako e-mugikortasunerako lehen plataforma aurkeztu dute


Bartzelonako Smart City Expo World Congress kongresuan aurkeztu da % 100ean elektrikoak diren ibilgailu astunetarako lehen plataforma kabinaduna, hiri-zerbitzuetarako berariaz sortua eta zerbitzua etengabe emateko autonomia duena. Gaur, Irizar e-mobilityk eta FCC Medioambientek, Smart City Expo World Congress delakoaren esparruan, hiri-zerbitzuetako ibilgailuetarako e-mugikortasunerako lehen plataforma aurkeztu dute; ingurumen-irtenbide adimendunen arloko erreferentziako ekitaldia da kongresua. Ibilgailua berrikuntza teknologikoko proiektu handinahi baten emaitza da, VEMTESU proiektuarena alegia («Hiri Zerbitzuetarako Trakzio Elektrikoko eta Eraginkortasun Handiko Ibilgailuzko Plataformak, Moduluzko Plataformak eta Plataforma Autosostengatzaileak»). Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) lagundu du proiektua finantzatzen, 2014-2020ko Hazkunde Adimenduneko Programa Eragilearen barruan, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak babestu egin du, Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren (GTIZ) bidez.