Skip to main content


Irizar Busworld azokan


Irizar Taldeak Efficient gamako azken belaunaldiko bi autobus berri aurkeztuko ditu primizian. 

Irizar Taldea Nazioarteko Busworld Azokan izango da berriz ere, Efficient gamako bere autobus eta autokar multiteknologikoekin.

602 zenbakiko standean, 1.710 m2-ko 6. Hallean, Irizarrek eta Irizar e-mobilityk autobus gama oso bat jarriko dute ikusgai: hiri eta hiriarteko modeloak, bai eta distantzia luzeko autobusak ere. Soluzio osoak eta osagarriak eskaintzeko diseinatutako gama da, mota guztietako eragiketetarako egokitua eta mugikortasunaren egungo erronkei erantzuten diena.

Taldearen berrikuntza eta aurrerapen guztien aurkezpena standean bertan egingo da, urriaren 4an, 11:30ean.

Standean, jasangarritasunari bakarrik eskainitako gune bat ere izango da, eta, bertan, Irizar Taldeak mundu hobe baten alde duen konpromisoa erakutsiko da, baita Izir produktu gama osoa ere, Irizarren ekonomia zirkularreko marka, bere produkzioko soberakinetatik sortutako materialez osatua.

Era horretan, Busworld agertoki ezin hobea izango da Irizar Taldeak sektorea deskarbonizatzeko bidean bultzatzen dituen soluzio berritzaileak lehen eskutik eta bertatik bertara ezagutzeko.