Skip to main content


Irizar autokarrak Walloniako garraio publikorako (Belgika)


Irizarrek 31 autobus integral entregatu ditu Walloniako garraio publikorako. Eskaera hori aurrerapausoa da Irizar Beneluxentzat, Belgikako garraio publikorako lehen ibilgailu sorta baita. Irizar i4 modeloko bertsio integraleko ibilgailu horietako 26 OTWk (Operateur de Transport de Wallonie) erosi ditu, eta irailetik aurrera hiriarteko ibilbideak egingo dituzte, Brabant Wallon, Namur eta Hainauteko TECen kotxetegietatik abiatuta. Akordioan 8 urterako konpontzeko eta mantentzeko zerbitzu kontratu bat ere jasotzen da. Autokarren guztizko kostu operatiboa (TCO), zein operadorearen beharren arabera pertsonalizatzeko eta epeetan entregatzeko gaitasuna, erabakigarriak izan dira Irizarren soluzioak eta zerbitzuak aukeratzeko orduan. Eskaera horri Keolis Belgiumek operatutako beste 5 unitate gehitu behar zaizkio, beraz, aste gutxi barru Irizar markako 31 unitate Walloniako errepideetan zehar ibiliko dira. Irizar i4 31 autokar horietatik 12 bi ardatzekoak dira, 12,2 luzerakoak, eta 19 hiru ardatzekoak eta 15 metrokoak, guztiak ere erdiko atean bidaiariak detektatzeko sentsore infragorriekin eta bideozaintzako eta bidaiariak zenbatzeko sistema aurreratu batekin hornituak. Irizar i4 ibilgailu balioaniztuna da, eta hiriko eta hiriarteko espazioetan ustiatzen ditu batez ere haren ezaugarriak eta nortasuna. Ibilgailu honen bertsio ezberdinek irisgarritasuna eta egokitzeko gaitasuna azpimarratzen dituzte. Hainbat luzeratakoak daude, 9,4 eta 15 m bitartekoak, eta hainbat aukera ditu bukaeretan eta zoruaren altueretan ere, H, M eta L bertsioak. I4ren bertsio berria integrala izan daiteke, DAF errekuntza-motorrarekin, bere motorren gama osoan, edo Irizar markako bertsio hibridoan  (Cummins errekuntza-motorra, Eaton pakete hibridoarekin), edo txasis hibridoa eta biogas bertsioa (CNG edo LNG), biak Scania txasisaren gainean. Belaunaldi berri hau, arinagoa eta aerodinamikoagoa, honako hauekin dator: radar integratua, Full-LED aukera duten aurreko argi berriak, lainotako argiak eta LED galibo argi laukizuzenak, atzeko argiak Full-LED, aurrealdeko beira berria, heldulekuen eta atzealdearen diseinu berritua eta hiru segmentuko atzeko kolpetakoa. Barruan, arreta deitzen dute aginte-mahaiaren diseinu berriak, zeinak txartel makinak eta SAE sistemen integrazio modularra ahalbidetzen baitu, butaka eta manparen birdiseinu estetikoak eta Full-LED argiztapena txertatua izateak.