Skip to main content


Irizar autobus eta autokarretan bidaiatzea, Hispacold eco3 aire purifikatzailea dutelarik, seguruagoa eta jasangarriagoa da


eco3 aire purifikatzailea duten autokarrek SARS-CoV-2aren %99,7 baino gehiago desagerrarazteko efikazia erakutsi dute, Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionaleko (INTA, Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren menpekoa) NBQ Defentsa Sistemen Departamentuko Defentsa Biologikoko Arloak egindako proben txostenaren arabera. Irizar Taldeak mugikortasun kolektibo jasangarria sustatzeko konpromisoa mantentzen du, eta autobusa eta autokarra erabiltzea sustatzeko, aukerarik onena delako, segurtasun, efizientzia, konektibitate eta igorpen kutsatzaileak eta zarata murrizteari dagokionez ematen dituzten onurengatik. Irizar autobus eta autokarretan bidaiatzea seguruagoa eta jasangarriagoa da. Joan den urrian, Marañosa Campusean, INTA zentro teknologikoan, non Lurreko Sistemen Zuzendariordetza Nagusia kokatuta baitago, Irizar Taldeko Hispacold enpresaren eco3 aire purifikatzaileari hainbat proba egin zizkioten, segurtasun kontrol zorrotz baten pean, eta oso protokolo zorrotz bati jarraituz. Saiakuntzak 15 metroko luzerako Irizar i6 autokarrean egin ziren: 35 kW-eko klimatizazio sistema du, gidari eta bidaiarientzako kontrol independentea, eta eco3 motako bi aire purifikatzaile, eta helburua zen barruko karga birikoaren murrizketa ebaluatzea. Proba horiek SARTS-Cov-2 birusarekin egitea ezinezkoa zenez, indarreko legediaren arabera ez zelako langileen babesa betetzen, probak MS2 birusarekin egin ziren, zeina Sars-Cov-2a baino hamar aldiz erresistenteagoa baita. Emaitzak eztabaidaezinak izan ziren: autokarrean instalatutako eco3 purifikatzaileek %99,7ko efikazia dute MS2aren aireko karga birikoa murrizteko, testatutako baldintzetan. eco3 aire purifikatzaileak ioiak igortzen ditu aire korrontean, HVAC sistemak martxan dauden bitartean, eta birusik gabeko giro bat sortzea lortzen du, horien artean egonik SARS-CoV-2a, eta mikroorganismoak, bakterioak, germenak, alergeneoak eta hauts partikulak. Gainera, ioiak sortzeko prozesuan ozonoa ere sortzen da, baina oso kontzentrazio baxuan (<0,05 ppm), bidaiariei kalterik ez egiteko, eta horrekin ezabatzen dira usain txarrak eta ibilgailu barruko oxigenoaren kontzentrazioa handitzen da; ondorioz, neke sentsazioa urritzen zaie bidaiariei zein gidariari. Gailua klimatizazio ekipamenduaren erretornuan kokatzen da, eta hor egiten da barruko airearen garbiketa eta desinfekzioa, ekipamenduaren haizagailuak izanik tratatutako airea ibilgailu barruan banatzeaz arduratzen direnak. Ibilgailu barruko airea etengabe berriztatzea da bidaiarien eta gidariaren osasuna babesteko beste giltzarrietakoa. Irizar autokarren klimatizazio sistemak barruko airea eta kanpotik berritzeko airea nahastuz lan egiteko diseinatuta daude; nahasketa hori, termikoki tratatu eta bidaiarien kabinan sartu aurretik, iragazteko sekzio batetik pasatzen da, eta hor partikula kaltegarri gehienak desagerrarazten dira eta, ondorioz, barruko airearen kalitatea hobetzen da eta bidaiarien artean patogenoen transmisioa prebenitzen da. Gainera,  Irizar klimatizazio ekipamenduek barruko airea 3-4 minutuero berriztatzen dela bermatzen dute, dauden araudien eskakizunak gaindituz. eco3-k, halaber, efikazia erakutsi du instalatu den gainerako ibilgailuetan. Horren eraginkortasuna testatu dute SGS etxeak –mundu mailako liderra da ikuskapen, egiaztapen, saiakuntza eta ziurtapenetan– eta Sevillako Unibertsitateko Kimika Fakultateko Kimika Analitikoko Departamentuak, eta ondorioztatu dute eco3 duten ibilgailuetan bakterioen koloniak %93 murrizten direla. Zalantzarik gabe, Irizar Taldeak duen konpromisoaren beste ebidentzia bat, bidaiarien osasuna zaintzeko eta babesteko, eta garraio publikoa berraktibatzen laguntzeko, etorkizuneko mugikortasun kolektibo seguruagoa eta jasangarriagoa lortzeko soluzioak eskainiz. #ByYourSide #SeguimosATuLado Slider-1500x400-nuevo-ECO3-ESP