Skip to main content


IRIZAR I6S EFFICIENT FCEVek PRODUKTUAREN INGURUMEN ADIERAZPENA JASO DU


Hidrogenozko Irizar i6S Efficient FCEVek Autobus Produktuaren Ingurumen Adierazpena jaso berri du. Ibilgailuaren Bizi Zikloaren Analisia (BZA) egin ondoren, haren ingurumen inpaktua ebaluatu da, bizitza erabilgarriaren hasieratik amaierara arte. Ingurumen adierazpen hori ISO 14025 arauaren arabera garatu da.

Hidrogeno-piladun autokarrak, beste behin ere, berretsi egin ditu bere eraginkortasuna eta mugikortasun iraunkorrago, eraginkorrago eta seguruagoaren aldeko gure konpromisoa.

Horrela, Hidrogenozko Irizar i6S Efficient-a Irizar i4 eta Irizar i6S Efficient modeloen multzoan sartu da. Izan ere, modelo horiek Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) jasoa zuten.