Skip to main content


Danie Human Irizar Hegoafrikako zuzendari berria


Danie Human izango da Irizar Hegoafrikako zuzendari nagusi berria ekainaren 19tik aurrera.

Human hegoafrikarra da eta esperientzia handia du automobilgintzan. 10 urtez Mercedes Benz-en ibilgailu komertzialen nazioarteko salmenten arduradun izan ondoren Saharaz hegoaldeko Afrika osorako, Afrika Hegoalderako autobusen sektoreko merkataritza-taldearen buru izatera igaro zen, Hegoafrika, Zimbabwe, Zambia, Mozambike eta Malawi, besteak beste. Azken 13 urteetan, Busmark markako zuzendari nagusi izan da autokarren eta hiri-autobusen salmentak zuzentzen Afrikako herrialde guztietan. Afrikako sektoreari eta merkatuari buruz duen ezagutza zabala, zalantzarik gabe, balio segurua da Irizar Hegoafrikaren etorkizuneko erronkentzat.

Irizarrek arrakasta profesional handienak opa dizkio, eta ziur gaude Irizar markak Hegoafrikan azken urteetan izan duen sendotasunaren eta hazkundearen bidean jarraituko duela.