Skip to main content


Bezeroek Alconza aintzat hartzen dute


Itsaso & offshore sektorea:

Wärtsilä bezeroak Tentsio Ertaineko bihurgailua eta itsas aplikazioen ekipamenduak garatzeko bultzatu duen I+G lerroan lan eginez, Alconzak tandem motorrak entregatu ditu automatika eta elektronikako saiakuntzak egiteko zentro inauguratu berrian, Storden (Norvegia), eta bere bezeroarekin eta ikerketa zentro eta unibertsitateekin lankidetza sendoan jardutea erabaki du, potentziako transmisio mekanikorako osagaiak eta elementuak ikertzeko eta testatzeko, itsas propultsioaren arloan, produktuen iraungarritasun, kalitate eta iraunkortasun handiagoa lortzeko helburuarekin.   Imagen182

Sektore hidraulikoa:

Hierro uharteak bat egin du energia berriztagarriekin eta, bere zentral hidroelektriko berriari esker, orain baliabide naturaletatik (ura eta haizea) lortutako energiaz %100 hornitzea lortu du.Zentralaren lau sorgailuak Alconzak jarri ditu. Alconzak neurri handiko beste la sorgailu ere hornitu ditu Renace II Zentral Hidroelektrikorako (Guatemala).Makinaren ezaugarriak eta neurri handia kontuan hartuta, Alconzak zabaldu egin du dimentsio handiagoko makinetarako soluzioen tartea.