Skip to main content


Beti zugandik hurbil


Aste batzuk daramatzagu koronabirusaren pandemiak sortutako aurrekaririk gabeko egoera batera egokitzen saiatzen. Erronka, ziurgabetasun eta ezegonkortasun uneak dira eta gu denon jarduera asko murriztu da. Ezarritako alarma egoera eta garraio murrizketak direla eta, mugikortasuna oso kaltetuta dago, eta benetan behar dutenei joan-etorriak eskaintzera mugatuta geratu da. Badakigu zuetako asko izugarrizko ahalegina egiten ari zaretela arlo honetan. Horregatik, Irizartik, zuen inplikazioa errekonozitu eta eskertu nahi dugu egoera honi aurre egiteko orduan. Familia eta erakundeko pertsonak babesteko garaia da eta gizartearen aurrean arduraz jokatzea dagokigu. Baina, era berean, gure energia guztia bezeroekin ditugun konpromisoak betetzen jarraitzeko erabiltzea dagokigu, kalitatezko zerbitzua eskainiz, behar den lekuan eta behar denean. Ez da erraza izango, baina, gure historiako 131 urteetan erakutsi dugun bezala, inoiz baino indartsuago aterako gara krisi honetatik ere. Pentsa dezagun positiboan; aukerek hor jarraituko dute, eta, guztion konpromisoarekin eta ahaleginarekin, erronka berriei aurre egiten jarraituko dugu. Konfiantza mezu bat helarazi nahi nuke, Irizarren gure markari indarra ematen dioten balioetan jarraitzen dugu lanean eta hala jarraituko dugu. Hori egingo dugu, orain arte bezala, autobusen eta autokarren merkatuan dugun garrantzizko posizio globaletik abiatuta, garapen teknologiko berrietan inbertituz eta gaur egungo nahiz etorkizuneko mugikortasun eraginkorraren, seguruaren, erosoaren eta jasangarriaren alde eginez. Gure bezeroak gure jarduera guztien erdigunean jartzen jarraituko dugu eta horregatik, gaur inoiz baino gehiago, zugandik gertu egon behar dugu eta nahi dugu. Zuen guztien eskura jartzen naiz, bezero, laguntzaile, erakunde eta prentsa, gure esku dagoen guztian laguntzeko. Ez dut amaitu nahi aitorpen hori zabaldu gabe, eta gure elkartasuna adierazi nahi diet egoera arintzeko etengabe lanean jarraitzen duten pertsona guztiei, eta, nola ez, egoera hori jasaten dutenei gure babesik zintzoena eman nahi diegu. Eskerrik asko gugan izandako konfiantzagatik eta onena opa dizuegu zuri eta zure ingurukoei.

Rafael Sterling, CEO Grupo Irizar