Skip to main content


Autokar efiziente eta adimendunen belaunaldi berria


Irizarrek primizia gisa aurkezten duen berrikuntza teknologikoa Paccar-DAF Euro6d prepared motor berrien eta ZF transmisio automatizatutakoen gama berriaren integrazioa da, TRAXON izenekoa. Horrela lortu dira autokar iraunkorragoak, kontsumo eta isurpen gutxiagokoak, konektatuak, prediktiboak, fidagarriak, isilak eta Kostu Operatibo Osoaren %6ko murrizketarekin. Motor berriek ahalik eta erregai (gasolioa edo HVO) kontsumorik txikiena bilatzen dute, isurpenak ahalik eta gehien murrizteko. Era berean, ZF-Traxon transmisio berria kontsumoaren efizientziatik harago doa, gidatze ekonomikoagoa eta errazagoa ahalbidetuko duten funtzio aurreratuekin. Prestazio berri guztien artetik PreVision GPS izenekoa nabarmentzen da (“Predictive Shifting”); transmisioaren eta GPS sistemaren arteko interkonexioa da, eta gidatze prediktiboko estrategia ahalbidetzen du, martxa aldaketen sekuentzia bidearen topografiara egokituta. Ardatz eragilerako aukera, berriz, egungo irtenbide bera da; halere, 2018aren bukaeran ardatz eragileen belaunaldi berri bat edukiko da, “direct drive” deiturikoa, eta horrekin marmarrak eta kontsumoa murriztuko dira. Nobedade horiek kontuan hartuta, Irizar “power on demand” kontzeptuan zentratu da, potentzia soilik zerbitzua eskatzen zaienean kontsumitzen duten sistemetan sakonduta. Motorra hozteko sistemaren portaeraren optimizazioa, direkzio ponpa berria edo aire konprimatuko sistema dira lantzen ari diren hasierako irtenbideak, erregai kontsumoan benetako murrizketa bilatuta. Motorren belaunaldi berri honek efizientzi estandar berriak markatuko ditu, eta kontsumoa %6 baino gehiago hobetuko du egungo kate zinematikoekiko eta, ondorioz, CO2 isurpenak murriztuko ditu. [icono-link]Bideoa ikusi[/icono-link] [icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]