2008/10/15
Europa, Maroko, Brasil, India eta Mexikoko merkatuetan salmenten igoerak Irizar mundu mailako autokarren fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu du.
Irizar taldeak 2007. urtearen amaieran 2008. urterako ezarritako hazkuntza helburuak beteko ditu. Guztira, taldeak %16ko hazkuntza izan du urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan. Hori lorpen handia da eta harrera ezinhobea proiektua osatzen duten pertsonen artean etorkizunari baikortasunez aurre egin ahal izateko.
Irizar taldeak lehenengo bederatzi hilabeteetan 363 milioi euroko negozio-bolumena lortu du eta balio sendo, ziur eta konfiantzazkoa bihurtu da; bere zazpi instalazioetan urtearen amaierarako 4500 autokarretik gorako ekoizpena aurreikusten du.
Atzerriko proiektuak ere hazkuntza horren arrazoi garrantzitsu bat dira. Irizar osatzen duten pertsonek, taldeak lau kontinenteetan izan duen hedapen-proiektuan konfiantza izan dute. Duela lau urtetik hona goranzko joera izan duela erakutsi du eta bezeroak, pertsonak, kanpoko lankideak eta ingurunea etengabe asetzea da bere estrategia, aberastasuna eta enplegua sortuz. Horrela bada, azken 5 urteotan, fakturazioan %57 hazi da, berezko fondoak %56 hazi dira eta proiektuan 3250 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.
Oro har, taldeko enpresen portaerak aparteko emaitzak izan ditu. Nazioarteko salmentak %21 hazi dira 2007. urtekoekin alderatuta, negozioen zenbatekoaren %82 lortuz. Bankuekiko zorpetzea taldeko aktiboen %5etik beherakoa da eta taldearen independentzia-ratioa apartekoa da: 2.
Bestalde, Irizarrek Ormaiztegin (Espainia) duen egoitza nagusiak merkatu espainiarrean duen nagusitasuna mantentzen du eta Europako merkatuetan hazi egin da. Nabarmentzekoa da Italian, Israelen, Erresuma Batuan, Holandan eta ekialdeko herrialdeetan izan duen portaera ona. Hauetan, eskaera kopurua, 2007koarekin alderatuta, %70 hazi da. Aurten nabarmentzekoa izan da ARST-ri, Sardiniako garraio publikoko enpresari, Irizar i4 ereduko 210 autokar saldu izana.
Irizar Maroc, nazioarteko garraioaren eta turismoaren segmentuan %100 inguruko merkatu kuota lortu duena, sektoreko lider ukaezin gisa mantentzen da. Pasa den uztailean, Irizarrek Skhirat-en (Maroko) autokar eta hiri-autobusak fabrikatzeko instalazio berri bat inauguratu zuen, 25 milioi euroko inbertsioa eginez eta urteko mila unitate inguruko ekoizpen ahalmena lortuz.
Irizar México merkatuko lider gisa mantentzen da, %42ko kuotarekin eta Irizar PB ereduaren aparteko arrakastarekin. Aurten, Irizar México-k akordio bat sinatu du errepide bidezko bidaiarien garraio-enpresa handienetakoa den Estrella Blanca enpresa mexikarrarekin. Akordioak datozen bi urteotan gama altuko 600 autokar fabrikatzea eta entregatzea barne hartzen du.
Irizar Tvs ltd. - India %20 hazi da fakturatutako unitateetan, eta nazioarte mailan etorkizun handienetakoa duen proiektu bilakatu da.
Irizar India-k datozen hilabeteetan 20000 m2-ko instalazio berri bat inauguratuko du eta horrek bere ekoizpen ahalmena handitzea ahalbidetuko dio. Fabrika berriak egoitza soziala Viralimalai-n izango du, Indiaren hegoaldean kokatutako hirian, Tamil Nadú izeneko estatuan. Instalazioak taldearen gainerako instalazioen prozesu-teknologia bera du eta Irizarri Indiako merkatua hornitzeko gama altuko autokarren fabrikazioari ekitea ahalbidetuko dio. Etorkizuneko autokarren fabrikazioak bat egingo du horien diseinu berriarekin eta horrela, kalitatean eta lehiakortasunean jauzi berri bat emango da, Irizarrek Indian 2001ean bere hasierako proiektuan egin zuenaren oso antzekoa.
Irizar Brasil-ek hazkuntza handia izan du Brasilgo eta Latinoamerikako merkatuetan. Laster Irizar PB autokar eredua aterako da, merkatu naturalez arduratzeko.
Irizar Southern Africa urtez urte hazten doa, gama altuko segmentuaren %70eko merkatu kuotarekin.
Irizar Tianjin-ek iaz Century eredua merkaturatu zuen eta Irizar gamako produktuak Txinako merkatu lehiakorrera egokitzen jarraitzen du.
Irizar taldeak bere jarduera autokarraren sektorean burutzen du 1889. urtetik. Nazioarte-izaera handia duen proiektua da eta berau osatzen duten 3250 pertsona baino gehiagotan oinarritzen da. Ekoizpen-instalazioak ditu 4 kontinentetako 7 herrialdetan eta 5 kontinentetako 88 herrialde baino gehiagotan saltzen du. Irizar nazio nahiz nazioarte mailan onarpen handiena izan duten enpresetako bat da, duen kudeaketa-ereduarengatik eta bere produktuen kalitatearengatik.