IRIZAR MAROC, S.A. PLANTAREN INAUGURAZIOA
   
 
2008/07/10

Irizarrek, autobusak fabrikatzen dituen enpresak, autobusak egiteko planta berri bat inauguratu du gaur, uztailak 10, ostegunean, Marokoko Skhirat hirian. Skhirat Tanger eta Marrakech lotzen dituen Marokoko komunikabide nagusiaren ondoan kokatuta dago, Rabatetik 20 km-ra eta Casablancatik 80 km-ra. Planta berriari esker, Irizar enpresak hazten eta finkatzen jarraitu ahal izango du Marokoko merkatuan, bertan luxuzko autobusgintzan lidergoa duela 1997. urteaz geroztik.

2006. urtearen hasieran, Irizar enpresak 60.000 metro koadroko lurzatia erosi zuen Skhiraten, eta 2007ko otsailean, Master, S.A. de Ingeniería y Arquitectura izeneko enpresa eta ingeniaritzako LKS enpresa espainiarrekin batera, 15.000 metro koadro izan behar zituen planta berria eraikitzeari ekin zion.

Irizar Maroc-eko lehendakaria den José Manuel Orcasitas jaunak adierazi duenez, "Marokon planta berria irekitzearekin batera, Irizar Taldea internazionalizatzeko estrategia finkatuko dugu, eta gure bezeroen premiei erantzuteko baliabideak modernizatu ahal izango ditugu".

Irizar enpresak 25 milioi euro inbertitu ditu autobusak egingo dituen Irizar Maroc instalazio berria eraikitzeko eta ekipamenduaz hornitzeko. Inbertsio horri esker, Irizar enpresak Marokon duen ekoizpen-ahalmena zortzi aldiz handitu ahal izango du, hau da, urteko mila autobus baino gehiago egin ahal izango dira bertan. Hala, gehikuntza handia gertatuko da, orain arte zeukan ekoizpen-ahalmenarekin alderatuta, urteko 140 ibilgailu soilik egiten baitziren. Planta berriak ateak irekitzen dituenean, 200 langile baino gehiago arituko dira bertan, hau da, lehen Sale hirian kokaturik zegoen plantan egiten zen ekoizpenaren bikoitza lortu ahal izango da. Kopuru hori handitu egingo da datozen urteetan.

Ildo horretan, Abouchane Mohammed Irizar Maroceko zuzendari nagusiak oso balioespen positiboa egin du Irizar Maroc enpresan instalazio berriek berekin ekarriko duten aurrerapenaren gainean, baliabide handiak baitituzte teknologiaren zein ekoizpenaren alorrean. "Gu harro gaude instalazio hauez baliatzea daukagulako, uste osoa baitut gure lehiakideengandik areago bereizteko aukera eskainiko digutela".

Instalazio horiek ekipamendu eta baliabiderik modernoenez hornitu dira, gainerako plantetan (Ormaiztegi -ESPAINIA-, Tianjin -TXINA-, Botucatu -BRASIL-, Madurai -INDIA-, Queretaro -MEXIKO- eta Pretoria -HEGOAFRIKA-) erabiltzen den teknologia eta kalitate berarekin ekoizteko.

Irizar Maroc plantan Century luxuzko autobusak egingo dira, funtsean linea erregularretan eta nazioarteko lineetan eta turismorako erabiliko direnak; era berean, hiriko autobusak ekoitziko dira, Marokoko hirietan erabiltzeko. Gogorarazi behar dugu Century modeloa arrakasta handiena duten produktuen artean dagoela Europan, distantzia luze eta ertaineko autobusen sektorean, eta 20.000 ale baino gehiago saldu ditugula.

Irizar enpresak inbertsioak egiten ditu, beraz, teknologian eta ekonomiaren esparruan eta, horrez gain, enpresaren berezko kudeaketa-estiloak pertsonen arteko konfiantzan eta horien gaitasunean oinarrituta baitago, eta bezeroari zuzendutako estrategia garbia baitu balio berezia ematen dio.

2007ko ekitaldian, Irizarrek jakinarazi zuen fakturazio-marka berria erdietsi zuela. Enpresaren negozio-bolumena 435 milioi eurotik gorakoa izan zen, eta 3.900 autobusale fabrikatu zituen.

Internazionalizazioa alderdi garrantzitsuenetako bat da Irizar enpresaren bilakaeran, Espainian, Europako merkaturik lehiakorrenetako bat duen herrialdean, bere lidergoa mantentzen baitu eta Europako Batasunean luxuzko autobusak egiten dituzten hiru ekoizle garrantzitsuenen arteko bat baita. 1991. urtean, Irizarrek plantak zituen bost herrialdetan (Espainia, Frantzia, Belgika, Grezia eta Israel), eta gaur egun, bere merkataritza-jarduera 88tik gorako herrialdetara zabaldu da.

Hedatzeko estrategiaren eta itunen emaitza dira Irizar Taldeak, Ormaiztegiko egoitza nagusiaz gain, munduan hedaturik dituen zazpi ekoizpen-planta hauek: IRIZAR TIANJIN (Txina 1995), IRIZAR MAGHREB (Maroko 1997), IRIZAR BRASIL (1998), IRIZAR MÉXICO (1999), IRIZAR TVS LTD. (India 2001) eta IRIZAR SOUTHERN AFRICA (Hegoafrika 2004). Zazpi proiektu horietan, 3.100 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute.

 
 
 
Informazio gehiago hurrengo fitxategian : DOSSIER_MAROC_eusk.pdf (138.60546875Kb)
 
 itzuli