IRIZAR PB MERKATURATU DA MEXIKON
   
 
2007/05/17

11 MILIOI EUROKO INBERTSIOA ETA 3 URTE BAINO GEHIAGOKO IKERKETAK

IRIZAR MEXICOk maiatzaren 17an merkaturatu zuen Irizar PB modelo berria. Berriro ere autobus tradizionalaren kontzeptua irauli egin du, elementu estetiko ikusgarriak sartu baititu. Elementu horiek oso erakargarri bihurtu dute autobusa eta aerodinamika hobetu dute; ondorioz, erregai gutxiago behar du.

Irizar PB puntako estandar teknologikoak dituen autobusa da eta 3 urteko ikerketak behar izan dira horretarako. 1000 lagun baino gehiago aritu dira zeregin horretan, 80 berrikuntza baino gehiago ekarri dituzte eta 11 milioi euroko inbertsioa izan da.

SEGURTASUNA, EROSOTASUNA, FIDAGARRITASUNA ETA ERRENTAGARRITASUNA

Ezaugarri horiek nabarmentzen dira Irizar PB berrian.

 
 
 
 itzuli