IRIZARREK URTEKO ERREKOR BATEN DESIOA DU. BUSRIDE ALDIZKARIAN ARGITARATUTAKO ARTIKULUA - 2004.KO MARTXOA
   
 
2004/05/11

Marka guztiak hautsiko dituen urtea nahi du Irizarrek

By Doug Jack is with Transport Resources International in the United Kingdorn.

2004ko martxoko Burside aldizkarian argitaratutako artikulua

 

Espainiako autobus eta autokar merkatua Europako lehiakorrenetakoa da. Merkatu horretako ibilgailu gehienen xasisa fabrikatzaile batek egiten du eta karrozeria beste batek.

Irisbusek xasis lantegi bat du Bartzelona inguruetan, eta orain Mercedes-Benzek Espainiak iparraldeko kostaldeko instalazioetan muntatzen ditu Europako merkatura bideratzen diren xasis guzti-guztiak. Alemaniako MAN eta Suediako bi erraldoi, Scania eta Volvo, lehia bizian ari dira; hori dela eta, Espainiakoa da Europa osoko merkaturik lehiakorrena.

Espainiarrek egitura trinkoak eta estilodunak egiten dituzte, eta, azken urteotan, esportatzaile handiak bilakatu dira. Kalitatezko osagaien hornitzaile onak dituzte; esate baterako, eserlekuak, ateak eta aire girotuko sistemak.

Irizar da karrozeria fabrikatzailerik handiena; Ormaiztegin du egoitza nagusia, Gipuzkoaren barrualdean. Eskoren ustetan herrialde lehorra da Espainia, baina Euskal Herriaz hitz egiten ari gara, nahiko sarritan euria egiten duen herrialdeaz.

Laurogeita hamarreko hamarkadan hedapen eta modernizazio azkarreko garaia bizi izan zuen Irizarrek. 1992. urtean, 12,20 metroko autokarrentzako Century izeneko gama berria hasi zen merkaturatzen. Aurrerago, luzera handiagoko eta txikiagoko bertsioak ere merkaturatu zituzten, bai eta InterCentury bertsio baxuagoa hiriarteko zerbitzuetarako.

Eskaerek azkar gainditu zuten Irizarren ekoizteko ahalmena, hori dela eta, lantegi berria egin ze Ormaiztegin; 1998an ireki da. Ez gara ezer puzten ari instalazio ikusgarri hori mundu mailako erreferentzia gunea dela esaten badugu, bai ekoizpenari dagokionez, bai planifikazio logistikoari dagokionez. Iaz, 630 lagun inguruk 1.300 karrozeria baino gehiago fabrikatu zituzten. Sektoreko arau orokorra urtean langileko karrozeria bat fabrikatzea izan da normalean.

Baina bada Irizarren errendimendua harrigarri bilakatzen duen zerbait: bi familia eredu fabrikatzen ditu, xasisen sei markakoak bakoitza, hainbat altura eta luzerakoak, bolantea eskuinean zein ezkerrean, betiere merkatuko arau eta bezeroen eskakizun guzti-guztiak goitik behera betez. Bisita egin nienean, 16 herrialderako autokarrak ari ziren fabrikatzen.

Eraikin nagusia luzea da eta zintzilik dauden argi distiratsuen bidez dago argiztatuta; oso argiztapen erregularra sortzen dute, itzalik sortu gabe. Hiru ekoizpen lerro paralelo daude; korridore nagusi bat, muntaketa guneak materialez hornitzeko; eta beste hiru ekoizpen lerro. Linea bakoitza 13 edo 14 etapatan bereizita daude, ereduaren arabera, eta linea bakoitzean etapa bat egiten da eguneko.

Muntaketa linean

 

Lehenbiziko etapan, xasisera lotzen da karrozeria. Xasis gehienek atzealdean dute motorra eta ardatzen arteko aldi baterako armazoi; armazoi hori Irizarrek berak prestatzen du, baina armazoi zentraleko berezko sekzioak ordezkatzen du. Volvok soilik eskaintzen du gaur egun gurpilen oinarrian muntatutako motor horizontalaren aukera. Egitura guztiak altzairuzkoak dira, nahiz eta bezeroak hala eskatzen badu, altzairu herdoilgaitzezkoak ere egin daiteke sekzio zentraleko beheko aldea.

Armazoidun ibilgailuek aurrera jarraitzen dute eta panel batzuk eransten zaizkie hurrengo bi instalazioetara eraman aurretik; han korrosioaren aurkako tratamendu sakona ematen zaie. Kanpoaldeko azalerak ihinztatu egiten dira, baina horrez gain, pilareak injektatu egiten dira, babesa integralagoa izateko. Aurrerago, gainerako panelak muntatzen dira, baita ateak eta beira zuntzezko aurrealdeak eta atzealdeak. Ondoren, pintatzeko eta labe handi batzuetan sartzeko prest daude ibilgailuak.

Irizarreko pintoreak oso marrazki konplikatuak egiteko gai dira, baita degradatuak ere. Kolore bakarreko ibilgailuak kokatzean datza trukua, hiriarteko merkaturako ibilgailuak, normalean; baina oso lan zailak baino lehenago edo ondoren, 14 eguneko batez besteko ekoizpen epea bete ahal izateko. Pintatu ondoren, amaiera lineetara eramaten dituzte ibilgailuak eta han, kristalak, eserlekuak, armazoiak eta barruko gainerako pieza guztiak jartzen dizkiete.

Lantegian sei autobus eguneko ekoizten dutela kontuan hartuta, oso material solte gutxi egoten da. Irizarrek oso ondo kontrolatzen du logistika; hori dela eta, materiala behar den unean heltzen da ekoizpen lineara. Horrela, espazio oso ondo aprobetxatzen da eta kalteak gertatzeko arriskua minimizatu egiten da.

Ekoizpen lineako lana amaitutakoan, bezeroei hornitzeko gunera eramaten dituzte ibilgailuak; han goitik behera ikuskatu eta banatzeko prest jartzen dituzte. Lantegiko gune hori gainezka zegoen urtarrilean bisita egin nienean, eta handitzen ari ziren.

Berariazko akordioak



Lantegiak sei urte bete ez baditu ere, txanda bakarreko ahalmena gainditu du. Lineako atal batean txanda bikoitzekin egon dira lanean, eta metodo horretaz baliatuko dira ekoizpena gehiago handitzeko.

Espainian xasis fabrikatzaile handi guztiekin egiten du lan Irizarrek, eta horrek ez dio eragozten Europako beste 26 merkatutan Âbatzuk txikiak Scaniarekin berariazko akordioak sinatzea. Bi enpresa horiek lankidetza estuan jardute dira eta elkarrekin hainbat produktu garatu dituzte. Azken berrikuntzetako bat Express autokar bat da, Europa iparraldeko herrialdeen eskakizun zorrotzei behar bezala aurre egiteko, neguan batez ere.

Bisita egin nienean beste produktu bat zuten erdi amaiturik; InterCentury baxuago bat, Erresuma Batuko haurrak eskolara eramateko bereziki diseinatua. Tokiko erakunde aurrerakoienetako batzuek ibilgailu espezializatuen aldeko interesa erakusten dute gero eta gehiago, ez haurrak eskolara eramateko soilik, baita bidaia luzeagotarako ere. InterCenturya moldatu egin zen, korridorearen alde batean hiru eserleku izateko eta beste aldean bi; horri esker, 12,20 metrotan 70 haur garraiatzeko ahalmena du autobus berriak. Eserleku guztiek lotze eta segurtasun alorrei dagozkien Europako araudi zorrotza betetzen dute; gainera segurtasun uhal diagonalak eta altzokoak dituzte.

Irizarren luxuzko PB autokarra

 

Irizarrek 2001n merkaturatu zuen bere luxuzko PB autokarra. Hasiera batean, pentsatu zuten Century ezaguna ordeztuz joango zela poliki-poliki; izan ere, gaur egun, 20.000 Century baino gehiago daude mundu osoan. Geroago, ordea, Century gamaren ekoizpenarekin jarraitzea erabaki ez ezik, eskaria sortzen den unean beste aldagarri batzuk sartzea ere erabaki baitzuen Irizarrek.

Irizarrek merkatuaren segmentazioa aztertu zuen eta errealitate horri erantzuteko kokatu ditu bere ereduak. PBa luxuzko autokarra da eta erosotasun maila ikusgarria du, baita hozberoa kontrolatzeko sistema ere.

Centurya erosotasuna eta kalitatea bilatzen dituenak erakartzen ditu, baina prezio merkeagoan betiere. Century Capacityk ez du ez sukalderik ez eta komunik ere, baina bere izenak dioen bezala, bere ezaugarri nagusia ekipaia eramateko espazio handia da. Ibilbide laburretarako pentsatuta dago; esate baterako, aireportuetan egiten diren transferentzietarako. Bere aldetik, InterCentury gama hiriarteko ibilbideetarako eta ibilbide laburretarako diseinatuta dago. Bezeroentzat funtzio anitzeko ibilgailua da, eginkizun ugari har dezakeen eredua, hain zuzen ere.

Irizarren mundu mailako hazkundea

 

Laurogeita hamarreko hamarkadan hasitako hazkundean, Irizarrek parte hartu nahi zuen hainbat merkatu identifikatu zituen, baina ezinezkoa egiten zitzaion aukera hura Espainian soilik fabrikatutako ibilgailuekin. Arazo horri aurre egiteko zenbait joint venture sortu zituzten tokiko bazkideekin, betiere enpresaren diseinuaren araberako ibilgailuak fabrikatuko zituztenak.

1995. urtean, Tianjin Irizar Coach Ud. sortu zen Tianjingo portu txinatarrean. 2002ko uztailean, enpresako kapitala hazi egin zen; udalak %51 kontrolatzen du eta Irizarrek gainerako %49a. Txinako araudiak baimentzen duenean, aldatu egingo dira akzioak. Iaz, lantegi berri batera eraman zuten enpresa, zergarik gabeko eremura eta 1000 karrozeria Century urteko egiteko gai da. 2003. urtean, 200 ibilgailu inguru egin zituzten, baina ekoizpena handitzeko asmotan dabiltza.

1996. urtean, Ipar Afrikan sartu zen Irizar eta joint venture bat sortu zuen Marokon. Handik gutxira, bere jabetzakoa izatera igaro zen oso-osorik. 250 autokarren karrozeriak fabrikatzen ditu urtean. Gero Atlantikoa zeharkatu zuen, Brasilgo Caio fabrikatzailearekin lantegi berri bat muntatzeko, Latinoamerika osorako luxuzko autokarrak fabrikatzeko. Hala ere, urtebetera plan hura aldatu egin zen, Irizarrek enpresaren %100 erosi eta Irizar Brasil sortu baitzuen. Gaur egun, bi karrozeria egiten ditu eguneko. 1999. urtean, Century eta InterCentury autokarrak hasi zen fabrikatzen Irizar Queretaro estatuan. Han ere bi autokar egiten ditu eguneko.

Azken joint venturea Indian Irizar TVS sortzea izan da, 2001. urtean, hain zuzen ere. Ashok Leyland Âxasis fabrikatzaile handia eta TVS Coach dira bazkideak. Indiako merkatuan asko ari dira hiriarteko autobusak hedatzen; merkatu horri erantzuteko InterCenturyren bertsio bat garatu dute. Azpi-kontinentea dirutza izugarria ari da inbertitzen autopista sare modernoa osatzeko.

Irizarrek Hispacoldeko Âhau da, aire girotuko sistemen fabrikatzailerik handiena Espainian %65 ere badu. Azken jardueren artean, luxuzko autokarrentzako kontrol klimatikorako sistema osoen garapena azpimarratu behar da, eta horietako batzuk enpresaren konpetentziari ere saldu dizkiote.

2002an, Masats-en kontrol interesa eskuratu zuen konpainiak. Masats autobus eta autokarrentzako pneumatiko eta ate elektrikoen sistema fabrikatzailerik handiena da Espainian. Oraingoan ere, unitate horietako asko konpetentziari saltzen dizkiote.

Duela urte batzuk Estatu Batuetara saldu zituen autokar batzuk Irizarrek. Enpresako arduradunek digute merkatu horretan berriro sartu nahiko luketela, baina plan guztiak geldik daude xasis egoki batez hornituko dituen norbait aurkitu bitartean. Irizar asko aurreratu da azken hamabi urteotan. Espainiako merkatuko hornitzaile txikia izatetik, Europako karrozeria fabrikatzaile handiena izatera igaro da bai eta joera adierazle bat ere autokarren diseinuan. Irizarrek beste marka bat hautsi nahi du 2004an.

 
 
 
 itzuli