2005/04/29
Iragan apirilaren 21ean, Irizar Mexikok oso kontratu garrantzitsua sinatu zuen Iamsa Taldea garraio konpainiarekin; izan ere, 255 Century Berri eta Intercenturyrekin hornituko baitu konpainia
Irizar Taldearen filialak inoiz sinatu duen kontraturik handiena eta 26,5 dolar amerikarreko fakturazioa ekarriko du.
Unitateak 14 hilabetetan emango dira eta Irizar Mexikoren ekoizpena %50 haziko da; gainera, urtean 700 unitate baino gehiago fabrikatzeko marka gaindituko da. Horretarako, 2 milioi dolar amerikar inbertituko ditu Irizar Mexikok Queretaroko lantegian, instalazioak handitzeko eta horrelako erronka bati aurre egiteko beharrezkoak diren bitartekoz hornitzeko; hitz batez, beste ekoizpen dimentsio bat izateko.
Gainera, Irizar Mexikok beste 80 lagun kontratatuko ditu, eta, horri esker, 300 langile inguruko talde egonkorra osatuko du.
Iamsa Taldea Mexikoko bi talde garrantzitsuenetakoek osatzen dute: Toluca Taldeak eta Flecha Amarilla Taldeak. Hori dela eta, eragiketa horri esker, talde higikorraren teknologiaren eta berrikuntzaren abangoardian egoteko erronka berresten du Irizar Mexikok. Gogoratu beharra dago mundu mailako talderik handienetakoa dela hori; izan ere, 9.000 ibilgailu baino gehiago baititu.
Unitateen %100 linea erregularrerako dira. Iamsa Taldea lehenbiziko aldiz hornituko da Irizar unitatez linea erregularreko zerbitzuak egiteko; aurrerago Turismorako unitateak saldu baitzitzaizkion, batez ere.
Oso albiste ona da hori Irizar Mexikorentzat, eta baikortasunez betetako giro hori Century Berria Guadalajarako azokan aurkeztu zenez geroztik sortutako egoeran kokatu behar da. Oso onarpen positiboa izan zuen, eta gainerako enpresek ez zutenez ezer berririk aurkeztu, merkatuan dugun partehartzearen gorakada etengabea izan da.
Bi ardatzeko eta 410 eta 460 zaldiko MAN unitateetan karrozatuko dituzte unitateak.