| |
Asteazkena, 1999ko
uztailaren 28a
IRIZAR, EQA-99ra aurkeztu izanaren ondorioz, eta ebaluatzaileen
joan den ekaineko bisitaren ondoren, Europako enpresa handien
artean (ez ETTEak, Enpresa Txiki eta ertainak), 13 onenetan
dago. 13 enpresa onenen zerrenda segidakoa da:
1. Alstom Transporte, S.A. - Espainia
2. IRIZAR - Espainia
3. BT Northern - Irlanda
4. BT Payphones - EB
5. Yellow Pages - EB
6. Eczacibasi Yapi Gerecleri San. Ve Tic. A.S. - Turkia
7. TEE - Turk Elektrik Endustrisi A.S. - Turkia
8. ELAIS - Grezia
9. Honeywell Europe- Belgika
10. Joh. Vaillant GmbH u Co - Alemania
11. Siemens AG Power Generation Group - Alemania
12. Infineon (Siemens Semiconductors) - Alemania
13. Sollac - Frantzia
Sari honek IRIZAR Euskal Herriko lehen enpresa handi
bihurtzen du sari hau jasotzen duena (Eusko Jaurlaritzaren
Kalitateko Euskal Saria - urrezko Q jaso duena ere bera
izan da), eta halaber Espainia estatuan ere, talde multinazional
batekoa izan gabe, Europako Enpresa Bikaintasunaren alorreko
maila goreneko sari hau lortzen duena, EFQM hain zuzen
ere.
|