| |
Asteazkena, 2000ko
martxoaren 8a.
Singapurren, IQNET ziurtagiriaren nazioarteko
sarearen 10. urtemuga dela eta egindako ekitaldian, IRIZAR
aukeratu
du AENORek Espainia Estatuko ordezkari, kalitatearekiko
duen konpromisoagatik, munduko beste 11 enpresarekin batera.
Aukeratutako 12ak enpresa-ziurtagiridun gisa izan duten
ibilbideagatik aukeratu dira eta, IRIZARen kasuan nazioarteko
ekimena gehitzeagatik, teknologia ekarpenagatik eta harreman
eta kudeaketa-bikaintasun estiloagatik. Saria IQNETen lehendakariak,
Catherine Nevillek eman zion Jose Manuel Orcasitasi, IRIZAReko
Zerbitzu Teknologikoen arduradunari. |