IRIZARek enpresa-bikaintasunari Europako saria irabazi du.
   
 
Asteazkena, 2000ko Irailaren 27a

Euskal enpresak arrakasta-hamarkada bati azkena eman dio enpresa-kukdeaketako nazioarteko saririk garrantzitsuenarekin.

Gipuzkoako IRIZARek, luxuko autobusen egileak, irabazi du aurten Enpresa-Bikaintasunari Europako Saria -European Quality Prize 2000-. Kalitate kudeaketarako Europako Fundazioak -European Foundation for Quality Management (EFQM)- urtero ematen dituen sari hauek Europako aitorpenik garrantzitsuenak dira enpresa-bikaintasunaren arloan. Iazko urtean ere finalista izan zen IRIZAR da aurtengo edizioan sailkatutako Espainiako enpresa bakarra. Espainiako hiru enpresa handik bakarrik irabazi dute orain arte sari hau eta, horien artean, IRIZAR da atzerriko talde multinazional batekoa ez den bakarra.

Mondragon Corporación Cooperativakoa (MCC) den Gipuzkoako IRIZAR enpresa luxuko autobusgileak irabazi du aurten "European Quality Prize 2000" enpresa handien sailean, Europako beste hiru enpresarekin batera. Sail honetako finalista izan dira: Nokia Mobiles Phones, Opel eta Oracle Corporation. Saria EFQM Europako Fundazioak irailaren 27an eta 28an Istanbulen egin zuen urteko foroan eman zion. Enpresa-bikaintasunari Europako sari hau 1991n sortu zuen EFQMk Europako Batzordearen eta beren sektoreetan lider diren hainbat enpresaren babesean. Urteroko sari honen helburu nagusia Europako enpresa-organizazioek kudeaketa-bikaintasunarekin eta Erabateko Kalitatearekin konpromisoa har dezaten bultzatzea eta saritzea da.

IRIZAR da -1999an ere finalista izan zen- 2000ko edizioan bost sailetan hautatutako Espainiako enpresa bakarra. Bikaintasunaren Nobel honekin aurreko edizioetan saritutako enpresa handien artean daude: elektronikoak (ST-Microelectronics eta Texas Instruments), telekomunikazioak (British Telecomunications -BT-), automozioa (Volvo Cars), merkantzia-garraioa (TNT), informazio-direktorioak (Yellow Pages). Orain arte Espainiako hiru enpresa handik bakarrik jaso dute Europako sari hau: UBISA (Bekaert Taldea) 1992an, Ericsson España (Ericsson Taldea) 1994an eta IRIZAR 2000an.

IRIZAR, que ya fue finalista en 1999, es la única firma española seleccionada en las cinco categorías del premio en la edición 2000.

Entre las grandes empresas europeas premiadas en anteriores ediciones con este Nobel de la excelencia figuran firmas de los sectores: electrónico (ST-Microelectronics y Texas Instruments), telecomunicaciones (British Telecommunications -BT-), automoción (Volvo Cars), el transporte de mercancías (TNT) o directorios de información (Yellow Pages).

Hasta ahora, sólo tres grandes empresas españolas han recibido este premio europeo: UBISA (Grupo Bekaert) en 1992, Ericsson España (Grupo Ericsson) en 1994, e IRIZAR en el 2000.


Enpresa-Bikaintasunaren Kudeaketa

Enpresako arduradunek berek adierazten duten bezala, "IRIZAR pertsonengan oinarritutako proiektua" da, arrazoi askogatik. (EFQMk berak munduko onenetakoa jo du) Enpresak pertsonek elkarrekin izandako autokudeaketa, partaidetza, esperientzia eta lidergoan oinarritzen du antolamendua eta bikaintasuna langileen, bezeroen, kanpoko laguntzaileen eta gizartearen eten gabeko asebetetzearen bidez bilatzen du, horrela, lanpostu gehiago eta aberastasuna sortzen dituen hazkundea ahalbidetuz.

IRIZAR prozesuka kudeatzen da eta hobekuntza etengabe, metagarri eta, batez ere, erradikalarekin konprometitua dago, etorkizuna bermatzen dion oinarrizko elementu berringeniaritza duela.

Euskal enpresek sailkako edo funtziokako antolaera tradizional batetik elkarri lotutako prozesukakora urratsa ematea lortu du, bezeroei balioa gehitzen dien eta lehia-abantaila handitzen dien jardueretan ahalegina eginez. Prozesu hauen dinamika lantalde alorranitz eta autokudeatuetan oinarritzen da.

1995etik kanpoko ebaluazio orokorren eta autoebaluazio zehatzen bidez hobekuntza-aukerak atzemateko EFQM Bikaintasun Eredua erabiltzeak lagundu egin dute bilakaera honetan. Kanpoko ebaluazioek, bereziki Europako Sariketara aurkeztu zela eta EFQMk 1999an eta 2000an egindakoek erronka berri baten bila dabilen lantalde-sentimendua indartzen lagundu du.

IRIZAR, batez ere, pertsonengan oinarritutako proiektua baita. Bere arrakasta erakunde osoak, haren beharrak asebetetzeko "bezeroa ezagutzeko" moduan datza. IRIZARen kudeaketa-filosofia, antolaera-egitura eta lan-metodoak bertako pertsonen eta bezeroen, hornitzaileen, kanpoko laguntzaileen eta gizartearen artean harreman zuzena izatea bultzatzen du. Alegia, IRIZARen interesa duten izaki giltzarri guztiek ikuspegien berrikusketa eta hobekuntza proiektuaren jardueran zehar, ohizko zerbait izan dezatela.


Hobekuntza harrigarria datu nabarmenekin

IRIZARek 1990-91 biurtekoan enpresa-zailtasun handiak izan zituen eta 1000 milioi pezeta inguruko galerak metatu zituen. Egungo arduradun nagusiak Koldo Saratxagak 1992an bideragarritasun- -egitasmo bat lideraturik IRIZAR Mondragon Korporazioan emaitzarik okerrenak zituen enpresa izatetik, "The Economist" aldizkariak aurtengo lehenengo hiruhilekoan publikatu zuenez, "seguru asko "bere sektorean munduko enpresarik eragingarriena" izatera pasa da. Aldaketa hori ekarri zuten erabaki estrategikoak, alde batetik, luxuko autobusen ekoizpenean jardutea eta nazioarteko merkatuan sartzea izan ziren, baina, batez ere bere eredua bezeroa asebetetzeko erronkan bat egiten duten pertsonetan oinarritzea.

IRIZAR autobusak 45 herrialdetan merkaturatzen dira mundu osoko inportatzaileekin eta banatzaileekin lortutako akordioei eta 1995ean abiarazitako nazioarteko hedadurari esker. Gaur egun bere mendeko enpresak ditu Mexikon eta Brasilen eta enpresa mistoak (joint-ventureak) Txinan eta Marokon. Hala ere, Irizar Taldeko dibisio saritua Ormaiztegiko egoitza nagusia (Gipuzkoa) da, 1889an Sozietate Anonimo gisa sortu eta 1963an kooperatiba bilakatu zen Euskal Herriko herri txiki horretakoa 7 urtean Ormaiztegiko lantegiaren ekoizpen-erritmoa %400 gehitu da (1,2 autobus/egun 1993an izatetik, aurten 6 izatera) eta IRIZARek Europako merkatuan zuen kokaera seigarrenetik bigarrenera pasa da epe berean.

IRIZAR bere sektoreko eta segmentuko fabrikatzaile liderra (luxukoak) da Espainiako merkatuan eta bigarren hornitzailea Europakoan. Bi merkatuak oso atomizatuak daude eta eskaintzaren kontzentrazio handirako joera dutela, karrozeriagileen eta txasis-ekoizleen loturak medio. Horiek autobusez gain kamioiak ere ekoizten dituzte: Mercedes, Volvo, Scania, Man, Iveco-Renault edo DAF.

Europan urtero 10.000 luxuko autobus saltzen dira, baina 7 hornitzailek bakarrik ekoizten dituzte urtean 600 unitate baino gehiago; era bertsuan, IRIZARek Espainian %33ko merkatu-kuota du eta beste 10 karrozeriagileren artean banatzen dute gainerakoa.


Onenen pare

Munduko konpainia onenenekin lehiatzeko eta bere mugak gainditzeko nahiaren adierazgarri, IRIZARek bere errendimenduaren balioak burtsan kotizatzen dutenenekin eta nazioarteko merkatuko liderren finantza-adierazleekin konparatu ditu, esate baterako AEBko General Electric-enekin (Europako EFQM sarien irabazle) eta bere lehiakideenekin. Konparaketa honen ondorioz IRIZARek burtsan kotizatu izan balu, bere balioaren gehikuntzak munduko enpresarik onenenak gaindituko zituzkeela ikusi da.

Emaitza ekonomikoak horren baikorrak izan arren, IRIZARek bere misioaren azken helburu den lana sortzea azpimarratzen du. Hau IRIZARen arrakasta-faktore kritikoa da eta bere gizarte-inguruari egiten dion ekarpenaren faktorerik garrantzitsuenetako bat. 1993an eta 1999an Ormaiztegiko plantako enpleguak %280 egin zuen gora eta itsasoz harako hedadura kontuan hartuz gero, eta inguruko azpikontratistengan izandako eragina, IRIZARen jarduerari atxeki dakizkiokeen lanpostu zuzenen gehikuntza %471koa izan da epe berean.

Bere arrakasta estatuan eta nazioartean kudeaketari eta lorpenei emandako hainbat sarik erakusten dute, horien artean:
  • Sektoreko lehenengo enpresa Europan ISO 9001 (1994) eta ISO 14001 (1998) ziurtagiriak lortzen dituena.
  • Premio Principe Felipe a la Excelencia Empresarial erabateko kalitatearen kudeaketagatik (1996) eta Enpresa-kudeaketan Bikaintasun Saria - Urrezko Q (1999) (Espainiako eta Euskadiko sari gorenak, hurrenez hurren) jaso dituen lehenengo enpresa.
  • European Quality Award-en finalista (1999).
  • IQNET munduko ziurtagiria mundu mailako Best-in-class, herrialdeka hautatutako beste 11 enpresaren artean.
  • European Quality Prizeren irabazle (2000).

EFQM Istanbulen

Sariketaren IX. Edizioarekin batera eta "kudeaketan ezberdintasunak: bikaintasunerantz zubia" lemapean, EFQMk irailaren amaiera aldera Istanbulen urteko foroa egin zuen eta bertan, mundu osoko 1200etik gora zuzendaritza-kidek enpresa-lehiakortasuna hobetzeko estrategia berritzaileak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten. Kalitatearen kudeaketarako Europako Fundazioak -European Foundation for Quality Management (EFQM)- Europako edozein neurri eta sektoretako erakundeen lehiakortasuna hobetu nahi du, Enpresa-jarduera onenak atzemanez eta sustatuz. Enpresa-bikaintasunari sariketa urtero deitzen da 1992tik bost kategoriatan: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainak (ETE) independenteak, mendeko eteak sektore publikoko eta unitate eragileetako erakundeak.


Arduradun nagusia: Koldo Saratxaga, IRIZAR Proiektuaren Koordinatzaile Orokorra
Contacto para la prensa: Mentxu Baldazo, Coordinadora de Excelencia Empresarial y EFQM


 
 
 
 itzuli