| |
2000ko Azaroaren
16a
Joan den ostegunean, 2000ko azaroaren 16an IRIZARek Gizarte
Ekonomiako Txemi Cantera saria jaso zuen. Emate-ekitaldia
Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen eta besteak beste,
han ziren Sabin Intxaurraga, Eusko Jaurlaritzako Turismo
eta Justizia Sailburua eta Txemi Canteraren alarguna, Sol
Agirre, Ohorezko Epaimahaiburua.
Koldo Saratxagak eskertza-hitzaldia
arrakastaren gakoak azaltzeko ez ezik, IRIZAR proiektua osatzen
duten pertsona
guztiei berena aitortzeko aprobetxatu zuen aukera, horiek
baitira benetako protagonistak.
Ekitaldira, guztion izenean,
IRIZAReko 65 pertsona joan ziren.
Jose Miguel Cantera Sojo,
Txemi Cantera, Bilbon jaio zen 1950eko martxoaren 9an.
Lan ugari egin zuen bizitzan zehar,
1991ko martxoaren 16 hil zen arte.
EHUren Sarriko Fakkultatean
Ekonomia-Zientzietan lizentziatu zen eta Sindikatuen alorretik
eta enpresei laguntzatik
Gizarte Ekonomiarekiko lotura militantera iritsi zen.
Bere
bizitza gainerakoen zerbitzura hartu zuen, solidaritatean
eta kooperazioan oinarriturik. Arrasateko kooperatiba-garapenaren
euskarri ideologiko den Jose Maria Arizmendiarrietak zioen
bezala, "Elkarlanaz hitz egiteko eta ideia hori gizakiengan
errotu ahal izateko, oinarrizkoa gizaki horiek irabazi
soilaz gaindiko baio batzuk izatea da. Merezi du irabazteaz
gain beste zerbaiterako ere bizi izatea, baten eskuetan
aukerak pilatzeaz gain. Elkabizitza, bakea, justizia, ulertzea,
fintasuna, anaitasuna, bilatu eta lortu beharreko gauzak
dira, eta borroka-mundu honetan benetan lortzeko beharrezkoa
da lan egiten duten eta borroka egiten duten gizakiak lerrokatzeko
beste era batean pentsatzea". Horrelakoa izan zen
bera.
Hauek sustatzen dute sariketa:
Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak. Nazioartekoa da eta
urterokoa.
Gizarte Ekonomiaren printzipioak babesten gehien nabarmendu
diren erakunde, organizazio, enpresa edo pertsonak sarituko
dira. |