IRIZARek %40 gehiago fakturatu zuen kanpoko tiraldiagatik.
   
  2001eko Urtarrilaren 19a, Ostirala
   
 
229 milioi eurotako salmentak 2000n

Mondragón Corporación Cooperativan (MCC) barneraturik dagoen Irizar autobús fabrikatzaileak, 2000ko ekitaldia, 229 milioi euro (38.100 milioi pezeta) lortu zituen salmenten %40eko hazkunde batekin itxi zuen. Garapen on hau nazioarteko merkatuen hobekuntzari esker eman da, Espainian sektoreak atzerapen nabari bat antzeman baitzuen.

Kanpo-salmenten hazkundea Irizarko nazioarteko filialen fakturazio eta bere esportazioen eragin bikoitzarengatik izan da. Zehazki, 2000.ean gipuzkoar taldera Irizar Mexiko barneratu zen, 24 milioi eurotako negozio zifrarekin. Brasilgo filialak ere bere salmentak bikoiztu zituen, hamabi milioi arte, bertako ekonomiaren errekuperazioak bultzaturik.

Gainera, aurreko ekitaldian zehar, konpainiaren arabera, Israel, Italia, Holanda, Polonia eta Hong Kongo merkatuen tiraldiari esker, esportazioek, aldeko jarrera izan zuten. Guztira, 2000.ean salmentak Irizartik kanpora %36 hazi ziren eta 88,35 milioi eurotan ezarri ziren.

Negozio-zifrari dagokion ekitaldi ona, Irizarko kudeaketaren inguruko aitorpen ugarirekin lagundurik egon zen. Irailean, kooperatibak, EFQMren Empresa Bikaintasunaren Saria jaso zuen.
 
 itzuli