IRIZAR AUTOKAR BERRIAREN IRTEERA.
   
 
2001eko otsailaren 16a

IRIZAR AUTOKAR BERRIAREN IRTEERA.

ERABILGARRI soilik merkatu nazionalean 2001eko Otsialetik aurrera 12,2 metrotatik 15 metrotainoko luzera eta 3,50-3,70 metrotako alturako bertsioetan.


EUROPAKO ETA KANPOKO BESTE HERRIALDEETAN
2003. urtetik aurrera erabilgarri, herrialde ezberdinetako araudietara egokituz.

IRIZAR BRASIL- Botucatu-
Urte askotan zehar CENTURY eta INTERCENTURY modeloak egiten jarraituko du.

IRIZAR MEXIKO-Queretaro-
Urte askotan zehar CENTURY eta INTERCENTURY modeloak egiten jarraituko du.
 
 
 
 
 
18 milioi euroko (3.000 milioi pezeta) inbertsioa eta hiru urte baino gehiagoko dedikazioa
 
Segurtasuna eta erosotasuna bere gorengo adierazpenean.
 
IRIZARen izpirituak, berriro ere, fruitua eman du ondo egindako lanari eta zorroztasunari tinko eutsiz. Atsegin handiz aurkezten dugu IRIZAR PB modeloa. Erakunde, hornitzaile eta mundu mailako bezeroekin, eta halaber, IRIZAReko pertsonekin hiru urtetik gora ikerketan buru-belarri jardun ondoren, helburu bakar merkatuari produktu eta zerbitzu onena eskaini ahal izatea genuela, azken belaunaldiko autobusa izan da emaitza.
 
Burutu zen ikerketatik sortu eta bete-betean jarraitu diren helburuetan oinarriturik sortu eta diseinatu da: SEGURTASUN handiagoa, EROSOTASUN handiagoa, FIDAGARRITASUN handiagoa eta ERRENTAGARRITASUN handiagoa.

1997ko abuztuaren 27an sortu ziren autobus berriaren eraikuntza-proiektuan gidari izango ziren oinarrizko ideiak:
 
Berritzailea
   
hamarkada honetako beharrak asetzeko gaia.
   
lehiakorra.
   
2001en hasieran ateratzekoa.
 
Irizpide estu horiek hiru urte luze hauetan garapenean eutsi dioten lau zutabe erabakiarazi zituzten:
 
Marketina: merkatu global baten etorkizuneko beharrak aztertu.
   
Diseinua: automozioak berekin dakarren estiloa eta garapena hurbildu.
   
Teknologia: teknologia gorenagoen jakintzak aplikatu gure sektorean, hala nola, hegazkingintzakoa, automoziokoa, ...
   
Esperientzia: ehunka urteko historia izanik proiektuaren lider den lantalde baten jakintza eta ilusioa.
 
Baldintza horiek bete zituzten laguntzaileak bilatuz eta proiektuaren oinarriak bereganatuz segidako laguntzaileekin ekin zitzaion lanari:
 
Logo LKS
flecha LKS

Merkatua-produktua analisian aditua den enpresa. Bi norabidetan ekin zion lanari:

1. Erabiltzaileen, gidarien eta jabeen iritzia ezagutuz hurrengo hamarkada honetarako bezeroen beharrak sumatu eta analizatu. Europako 6 herrialdetan burutu du ikerketa hau (Espainia, Frantzia, E.B., Italia, Alemania eta Eskandinavia).

2. Aldi berean, Unibertsitate, Erakunde eta oro har ongi informatutako pertsonak (O.B.I.) kontsultatu ziren legeak nahiz teknologiak nola gara zitezkeen. Laburtuz, segidako dohain hauek, ordena honetan, kualitatibo nahiz kuantitatiboki hobetzeko kezka zegoela jakin genuen: SEGURTASUNA, EROSOTASUNA, FIDAGARRITASUNA, ERRENTAGARRITASUNA.
 
 
Logo ARUP
flecha ARUP DESIGN RESEARCH (A.D.R)

Ingeniaritza eta diseinuko konpainia ingelesa, besteak beste, Sydneyko Opera, Hong Kong-eko aireportua, Bartzelonako dorreagatik ezaguna dena eta baita automozio alorreko zenbait diseinu eta industrializaziogatik ere, luxukoen eremuan, Bentley, Rolls Royce, ... eta hegazkingintzan luxuko Jet-etan.

IRIZARen lehiakideak Europa mailan azterturik eta analisis zorrotzen ondoren, erronka egungo Centurya gainditzea zelako ondoriora iritsi zen eta hori zela lortutako helburuak aztertzeko oinarrizko erreferentzia.

IRIZAR horrek adierazten zuen inbertsio handiaz jabeturik, oso bezero zorrotza izan da merkatuaren eskaerak asetzeko ekarpenak eskatzerakoan.

A.D.R.k autobus berriaren nortasuna ondorengo alderdietan errotua ikusten du:
  • Kanpo aldea: bere berean izango duen estiloa, dinamikoa, sendoa eta segurua.
  • Barru aldea: antzoki kutsua, forma eleganteak, argitasuna sentituz eta, aldi berean, segurtasuna ematen duela.
 
 
Logo SENER
flecha SENER
Aeroespazialean eta automozioan, komunikazioetan eta energian esperientzia handia duen nazioarteko ingeniaritza, bereak dituen goiburuak ekarriz, Berrikuntza eta kalitatearekin konpromisoa.

30 urtetik gorako esperientzia, horien artean nabarmentzekoak: X-38 /CRVaren lurreratze-trena, itzulerako ibilgailua, Nazioarteko Espazio-Estaziotik eskifaiaren erreskatatzea eta, era berean, SEAT, VW, NISSAN ETA ALSTOM (trenbideko matarialean) etxeekin lankidetzan.

SENERen ekarpenak ondorio nagusiak autobus berriaren segurtasunean eta erosotasunean izan ditu.

Segurtasunaren gehikuntza egituraren diseinuan datza, gidatze egonkor eta seguruagoan eta istripua izanez gero, osotasun handiagoa bermatzeko eraikia izatean. Gidatzeko egonkortasun handiagoa, probetako gidariek ziurtatu dute.
 
 
Logo IRIZAR
flecha IRIZAR

Irizarrek jarri ditu helburuak, lideratu du proiektua, xasis-fabrikatzaile eta hornitzaileekin bat egin du eta bertako pertsona guztiak inplikatu ditu, gaitasun eta ezagutza horiek guztiak autobus berriari eskatzen zaizkion dohain eta helburuak lortzera bideratuz.

Hiru urte eta erdiko prozesu honetan 1000 pertsonatik gora sartu dira buru-belarri, 3000 miliotik gorako (18 M Euro) inbertsioa egin da eta laurogeitik gora berrikuntza sartu dira.
 
 
Segurtasuna
 
Grabitate-zentru baxuagoa.
    
Zo Pisu-banaketa ardatzen arabera orekatuta.
    
%30 handiagoko zurruntasuna iraulketa kontrako egituran, aurrez-aurreko inpaktuan eta bihurduran eta %80 handiagokoa egituraren makurduran.
    
Argiztapenaren handitzea %100ean (50 metrotara).
 
 
Erosotasuna
 
Sarbide handiagoa sakoneran.
    
Eserlekuen diseinu ergonomiko eta funtzionala.
    
Txoferraren eremua zabalagoa eta ergonomikoagoa.
    
Klimatizazio-ekipo automatikoa %30 prestazio gehiagorekin.
    
Hotsen (66dba) eta bibrazioen murrizketa.
    
Giro lasaia forma eta koloreengatik.
 
 
Fidagarritasuna
 
Errepikagarritasuna, modularitatean eta muntaia-tresnetan oinarrituta.
    
Muntaia 2 mm.ko perdoipean.
    
Altzairuzko molde mekanizatuetan piezak egitea.
    
Azken teknologiako material eta osagaiak erabiltzea.
 
  • Argiak (automozioaren arabera)
  • Aluminio profilatua
  • Telene, rim, smc...
    
Haizetako beiraren sendotasun handiagoa.
 
 
Errentagarritasuna
 
Aerodinamika hobea, pisu arinagoa: kontsumo baxuagoa.
    
Konponketetan denbora gutxiago.
    
Menores paralizaciones.
    
Trukakortasun handiagoa.
    
Prezio lehiakorra.
 
Bilakaera honek IRIZARen denok egiten dugun hausnarketara garamatza:
 
 
Horrek guztiak konbentzitzen gaitu eskatutako dohainak gehitzen ari garela eta beraz, etorkizunean ere bezero eta hornitzaileekin bat izaten jarraitu nahi genuke eta IRIZARek handitzen eta gizarteari lana eta aberastasuna ematen jarraitzea nahi dugu.
 
 
EZAGUTARAZTE-PLANA
 
EGUNA: 2001eko otsailaren 16a

LEKUA : Donostiako (Gipuzkoa) KURSAAL JAUREGIA

ORDUA: 11:00ak
 
BARTZELONA
 
EGUNA: 2001eko otsailaren 17a

LEKUA : MASIA CAN CORTADA, Avd. de L'Estatut de Catalunya, s/n

ORDUA: 11.00ak
 
MALAGA
 
EGUNA: 2001eko otsailaren 20a

LEKUA : ANTEQUERAKO PARADOREA - Pº García del Olmo, s/n - ANTEQUERA

ORDUA: 11.00ak
 
MADRID
 
EGUNA: 2001eko otsailaren 22a

LEKUA : LA POSTA REAL - Ctra. M-216 de San Fernando de Henares a Mejorada del Campo, Km. 2 (Rivas)

ORDUA: 11.00ak
 
SANTIAGO DE COMPOSTELA
 
EGUNA: 2001eko otsailaren 24a

LEKUA : PALACIO DE CONGRESOS - San Lázaro, s/n

ORDUA: 11.00ak
 
IRIZAR, S. KOOP. - ORMAIZTEGI
 
EGUNA: 2001eko martxoaren 3a

LEKUA : IRIZAR S. KOOP.en instalazioetan. - Zumarraga Bidea, 8 - ORMAIZTEGI

ORDUA: 11.00ak
 
 itzuli