IRIZAR Indian ezarri da, Joint Venturean enpresa berri bat sortuta ASHOK LEYLAND eta T.V.S.rekin.
   
 
2001eko otsailaren 27a

Irizarrek bukatu berri du, Indiako proiektu-kideekin batera herrialde horretan enpresa misto berri bat sortzeko akordioa.

Enpresa berriak IRIZAR-TVS Ltda. Izango du izena eta egoitza soziala Madurai hirian izango du, Madrastik (Chenai) 500 km.ra, Indiako hegoaldean.
   
 
   
 
Irizarren proiektukide izango direnak Herrialde hartako sektorean lider diren bi konpainia dira. Ashok Leyland 1948an sortu zen, egoitza soziala India hegoaldeko Madrasen dauka eta gaur egun 13.600 pertsona ditu. Autobusen sektorean lider da urtean 14.000 unitateko salmentarekin, 25.000 unitateko merkatuan eta 5 urte barrurako 30.000 aurreikusten direlarik; halaber, kamioienean ere: hemen 25.000 unitate saltzen ditu. Indiako enpresa rankinean 14.a da, urtean 440 milioi US Dolarrekin eta, gainera, 400 zerbitzu teknikoko puntu ditu herrialdean. %70ean HINDUJA du jabe eta %30ean IVECO.

T.V.S., berriz, 1911 urtean sortu zen. Egoitza Madurain du, Indiako hegoaldean hori ere Madrasetik 500 km.ra eta 24.000 pertsona ditu. 16 enpresa ditu, horietatik 6 Joint Ventureak, bi konpainia ingelesekin, bi konpainia japoniarrekin eta bi amerikarrekin. 11. enpresa da enpresa-tamaina rankinean, urtean 1.600 milioi US Dolarreko fakturazioarekin. 124 salmenta-bulego ditu eta 100 zerbitzu-zentru Indian.
   
 
   
 
Hiru proiektukideek, TVS, Ashok Leyland eta IRIZARek heren banako partaidetza izango dute IRIZAR TVS Ltda enpresa berrian.
   
 
   
 
Empresa berria 186.000 euroko hasierako kapitalarekin sortu da eta hurrengo 3 urteetan egin beharreko inbertsioa 8,7 eurokoa da.
   
 
 
IRIZAR TVS enpresa berriak bi ekoizpen-planta izango ditu, bat Pudokotain eta bestea Viralimalain eta 550 pertsonak lan eginda hiri-barruko autobusen, hiriarteko minibusen eta lucukoen segmenturako egingo ditu produktuak. Azken segmentu honetan Intercentury modeloa sartuko du, gaur egun Ormaiztegiko plantan fabrikatzen dena. Modelo honen ekoizpena 2002 urtean 500 unitatekoa izango da eta Indian ez ezin Asiako eta Afrikako beste herrialde batzuetan ere salduko da. Hiri-barrukoetan, hiriartekoetan eta minibusetan Irizarrek teknologia-ekarpena egingo du kalitatearen hobekuntza eragingo duten diseinuan, ekoizpen-prozesuetan, horrela Indian Europa-mailako lehenengo pruduktua izatera irits dadin..
   
 
   
   
 
 
Con la nueva empresa IRIZAR incrementa su presencia en el mercado en 10 nuevos países así como en un 15% más de la población mundial, por lo que IRIZAR estará comercialmente presente en 65 países y en el 85% de la población mundial.
   
 
 
 
 
 itzuli